2021. urteko azken hiruhilekorako egitarauaren berri eman dute gaur goizean Kote Guevarak eta Juan Luis Silanesek; pixkanaka normaltasunera egokitzen ari direla eskaintza azaldu dute.
Aurtengo bigarren ihes gela antolatu dute gaur arratsalderako liburutegian. Esparru «ludikoa» bultzatzea eta liburutegian konplexurik gabe mugitzea dira halako jardueren helburu nagusiak.
Udal liburutegiko 2020ko memoria aurkeztu dute gaur goizean; 2019ko datuekin alderatuta, aurrez aurreko erabiltzaileen kopuruak eta maileguek %36 eta %34 behera egin zuten iaz, hurrenez hurren.
'Liburutegia sormen iturri' dinamikaren baitan margolariak 'Freuden ametsak' artelana aurkeztu du.
Hilaren 23ko ospakizunen harira hiru ekitaldi berezi antolatu ditu Zuloaga Etxeak, tartean, Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko dinamika.
Martxoak 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Zuloaga Etxeak eta txoko berezia prestatu du horretarako.
Hondarribiko Udal Liburutegian proiektatuko dute film luzea hilaren 21ean, asteazkenarekin; izena ematera animatu dituzte txikiak.
Ortoilazen 'Hariya/Axalian' eta Mendibilen 'Otxoan' izango dira hilaren 23an proiektatuko dituzten ikus-entzunezko lanak.
Herman Melville idazlearen jaiotzaren 200. urteurrenaren harira prestatutako balearen buztana margotzeko hitzordua finkatu dute bihar.
Pelax taldeko Andoni Olaetxeak gidatuko du Zuloaga Etxeak antolatutako musika tailerra.
Sormen lanak eta sortzaileek liburutegiko funtsetik aukeratutako argitalpenak elkartu ditu Zuloaga Etxeak.
Hitzordu berezia finkatu dute liburutegiko arduradunek biharko, eta jakinarazi dutenez, liburutegiak ez du zerbitzurik emango.