Ordutegi aldaketak Zuloaga Etxea udal liburutegian

Larunbatetako zein neguko ohiko ordutegiak berreskuratuko ditu, eta hilaren 7an, 8an zein 9an itxita egongo da.

Aldaketak izango dira liburutegiaren ordutegian hilaren 5etik aurrera,

Aldaketak izango dira ordutegian hilaren 5etik aurrera.

Hilaren 5etik aurrera Zuloaga Etxea udal liburutegian ordutegi aldaketa izango dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Batetik, larunbatetako ohiko ordutegia berreskuratuko du (09:00-13:30), eta bestetik, hilaren 7an, 8an eta 9an itxita egongo dela jakinarazi dute. Hilaren 7an inbentario lanak egingo dituzte, eta 8an zein 9an udal jaiegunak direla-eta itxita egongo da. Azkenik, hilaren 10etik aurrera neguko ordutegira itzuliko da liburutegia, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.