'Aintzina eta Gaur' oinarritzat, 'Nor da nor?' jokoa osatu du liburutegiak
Martxoak 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Zuloaga Etxeak eta txoko berezia prestatu du horretarako.
Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin du, eta Emeki elkartearen Aintzina eta Gaur liburuan oinarrituta Nor da nor? jokoa osatu du. Larunbatean finkatu dute jokoa probatzeko lehen hitzordua, 11:30ean. Ahal den neurrian aldez aurretik izena emateko ere eskatu dute arduradunek.
Horrez gain, Emeki elkartearekin elkarlanean prestatutako liburu sorta, Hondarribiko emakume idazleen murala eta beste hainbat keinu egin dizkiete liburutegiko langileek Martxoaren 8ari. Hilabete osoz ikusgai egongo dela erantsi dute.