'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filma ikusteko izena eman daiteke jada

Hondarribiko Udal Liburutegian proiektatuko dute film luzea hilaren 21ean, asteazkenarekin; izena ematera animatu dituzte txikiak.

'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filmaren fotograma.

‘Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa’ filmaren fotograma.

Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa film luzearen proiekzioa hartuko du hilaren 21ean, asteazkenarekin, 18:00etan. Txikiei zuzendutako animazio filma da, eta Leonardo Da Vinci margolari eta asmatzailearen eta sute baten ondorioz etxebizitza galdu duen Mona Lisaren istorioa kontatzen du.

Liburutegiko arduradunek izena ematera animatu dituzte txikiak. Horretarako 943 11 12 85 telefono zenbakira edo ondoko posta elektronikora jo beharko dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.