
Adaba Mendia kalean, Rodrigo Salis etorbidean eta Gi-636 errepidean hainbat gertakari eragin ditu gaurko haizeteak.

Gaur eguerdiaz geroztik dago ezarria abisu horia baso suteen arriskuagatik bihar, asteazkena, 23:59ra arte. Mendialdeko haizeguneetan zein haizeguneak ez direnetan, biharko eman du abisu horia Euskalmetek.

Haize bolarek sortutako kalteak izan dira gehien bat: lurrera eroritako teila zatiak, kalea oztopatzen zuen zuhaitz bat, tokiz mugitutako kontenedoreak...

Udaltzaingoak eta Babes Zibilak 100dik gora telefono dei jaso dituzte, eta zenbait gunetan, haizeak orduko 160 kilometroko abiadura gainditu du.

Atzoko haize indartsuak zenbat zuhaitz botatzeaz gain, EAko egoitzan bi kartel erraldoiren erorketa eragin zuen.

Abisu horia eman dute gaurtik haizeagatik eta olatu handiengatik. Haizea hegotik hego-mendebaldera aldatuko da, Atlantikotik datorren denboalearen eraginez.

Blues eta funk doinuak eramango ditu etzi, The Romanticos talde tolosarrak Haizea tabernara. Kontzertua ikusteaz gain, CD berria erosteko aukera ere izango da. Kontzertua, 22:30ean hasiko da, eta dohainik da. Hirukotea 2009an hasi zen martxan, eta blues eta musika afroamerikarraren aldeko apustua egin zuten. Iker Piris da abeslaria eta gitarrista, Xabier Barrenetxea baxu jotzailea eta Hilario Rodeiro bateria jotzailea. Paul San Martinek ere kolaboratzen du tarteka pianoa jotzen.

Bihar gauean musikarik ez da faltako Zumardian dagoen Haizea tabernan. Bi talde igoko dira taula gainera, eta pop-rock doinuak joko dituzte: AOD eta Melmac. Kontzertua gauez izango da, 23:00etatik aurrera.

Zuhaitz Gurrutxagaren Vanpopel taldeak kontzertua emango du, etzi, 23:00etatik aurrera, Haizea tabernan. Pop-rock doinuak eramango ditu tabernara talde donostiarrak. Herritar guztiak animatu dituzte zerbait hartzearekin batera musika entzutera.

Hilabetero euskaraz egindako (edo euskarazko azpitituluekin) dokumental bat ikusteko aukera egongo da Lezon. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Haizea eta sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 18:30etik aurrera, Kultura Aretoan. Francoren diktadurako azken fusilamenduei buruz hitz egiten dute. Jon Paredes Manot Txiki fusilatutakoaren bizitzari buruz hitz egiten dute, batez ere. Udala eta Oroitzene, eskutik Mikel Arruti Kultura zinegotziak azaldu duenez, Argiaren dokumentalek bi urte daramatzate aldizkariaren webgunean online ikusteko aukera ematen. “Hala ere, beste zabalkunde bat behar dutela erabaki zuten Argiako arduradunek, eta horrela, Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoa zuten”, gaineratu du Arrutik. Proiektua hastean, dokumental horiek ETBn emititu ez zituztela zehaztu zuen zinegotziak. Lezoren kasuan, udalak erabaki zuen dokumentalak herrian emititzea, baina Oroitzene AEK-ko euskaltegiaren laguntza jaso dute, “euskalgintzan zabalkunde gehiago izan dezan”. Euskaraz ulertu eta irakurtzen dituzten guztiak gonbidatu dituzte emanaldietara. Egitaraua apirilak 16 Haizea eta sustraiak. maiatzak 13 Sagarren denbora. ekainak 15 Anuken egia. uztailak 13 Por/Beldurra. abuztua Botilen hilerria. irailak 13 Harrizulatzaileak, galdutako nortasun bila. urriak 19 Companys eta Agirre azken esbesterantz.

110 kilometro orduko haizeak erregistratu dira gaur gauean, eta goizaldean. Ondorioz, Madrildik zetorren hegazkina Bilbora bideratu dute.

Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, gaurko 10:00tatik biharko, hilaren 6a, 12.00tara arte indarrean egongo da.

Higerreko meteorologia estazioak erregistratutako datuen arabera, atzoko 20:10ean izan dira haize indartsuenak.

Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, eta eguerdiko 12:00etatik 23:55etara indarrean egongo da.

Benjamin ekaitzak eragindako haize boladek hainbat zuhaitz bota dituzte auzo ezberdinetan. Puntal auzoan teilak erori egin dira.

Gaueko 21:00eatik 00:00etara aurreikusi dute haize bolada handiak eta ondorioak saihesteko neurri batzuk zabaldu ditu Udaltzaingoak.

Zuhaitz ugari bota ditu haizeak, eta hiriko zenbait eraikin eta kartelek ere kalteak jasan dituzte.

Haize bolada handiak espero dira datozen orduetan Bidasoan, eta euri asko.