Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sute arrisku, eta haize ufada bortitzengatik abisu horia

Gaur eguerdiaz geroztik dago ezarria abisu horia baso suteen arriskuagatik bihar, asteazkena, 23:59ra arte. Mendialdeko haizeguneetan zein haizeguneak ez direnetan, biharko eman du abisu horia Euskalmetek.

Kalteak Irunen Hazieteak eragindako kalteak artxiboko irudian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2025/11/11

Irungo Udaleko Segurtasun eta Bizikidetza arloak jakinarazi du abisu horia ezarri dutela gaur eta bihar. Baso suteen arriskuagatik ezarritakoa gaurtik, biharko 23:59ra izango da indarrean;  haize ufada bortitzengatik izango da indarrean bihar mendialdeko haizeguneetan abisu horia egun osoan, eta haizeguneak ez diren eremuetan, 06:00etatik 11:59ra eta 18:00etatik 23:59ra.

Euskalmetek emandako gomendioak zerrendatu ditu udalak eta aintzat hartzeko eskatu die herritarrei. Gomendioak, ondokoak: ateak itxi eta leiho eta toldoak finkatzea; loreontziak eta kalera eror daitekeen objektu oro barrura sartzea; aipatutako orduetan mendira ez joatea eta  behar beharrezkoa bada, dagozkion neurriak hartzea; erlaitz horma eta zuhaitzetatik eta publizitate hesietatik urrutiratzea eta lanak egiten ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean neurriak hartzea; aldamio eta garabiak eta lanak egiteko beste elementu batzuk finkatzea;  errepidetik ez bidaiatzea ahal dela, eta dagokion neurriak hartzea; haize zakarrak sortzen dituen itsasaldi eta olatuetatik urrutiratzea; itsasontzirik ez erabiltzea eta amarrak finkatzea; eta ur kiroletan ez aritzea.

Irungo babes zibilak, gainera, jakinarazi du arreta emango duela ondoko egoeretan: Garabi luma bidezko eraikuntza obrak; teilatuak eta edo terrazak, estalkiak eta abar eraberritzeko obrak;  ageriko eremuetarako obrak; jendearentzako agertokia eta karpa duten ekitaldiak; jende kontzentrazioak ageriko eremuetan; ostalaritzako konkurrentzia publikoko terrazak; eraikin abandonatuak edo erdi abandonatuak; egoera txarrean dauden hormak eta erortzeko arriskua dutenak; egoera txarrean dauden eta erortzeko arriskua duten estalkiak; kanpoko publizitate kartelak; zuhaitz eremuak; eta barbakoa eremuak.

Bide batez, udalak gogorarazi du SMS bidezko zerbitzua eskaintzen duela Udaltzaingoak muturreko eguraldiagatik edo larrialdiren bat dagoenean abisua emateko. Zerbitzua doakoa da, eta izena ematen dutenek mezua jasotzen dute mugikorrean larrialdi bat dagoenean: euriteak, haizeteak, hotz boladak, elurteak, baso suteak, gai kimikoen edo salgai arriskutsuen istripuak edo bestelakoak.

Alerta larria den kasuetan, SMS abisuak automatikoki igorriko direla jakinarazi du, “baita izena eman ez dutenei ere” arrisku eremuan erroldatuta dauden eta udalaren informazio sisteman sakeleko telefonoa erregistratua duten pertsona guztiei. SMS bidezko sisteman izena emateko klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.