Haizeak kalte ugari eragin ditu hirian

Zuhaitz ugari bota ditu haizeak, eta hiriko zenbait eraikin eta kartelek ere kalteak jasan dituzte.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, asteburuko haize boladek kalte ugari eragin dituzte hirian. Gehienbat zuhaitzek jasan dituzte kalte nabarmenenak, asko erori dira. Nafarroa etorbidean, Kolon pasealekuan eta Bidasoa auzoan izan dira erorketa horiek.

Bestalde, haizeak Fermin Calbetoneko obra batzuetako hesia bota du, baita Victoriano Juaristi eraikineko zenbait zati ere. Era berean, trafiko eta  publizitate kartelek ere kalteak jasan dituzte eta zenbait edukiontzi ere bota ditu haizeak. Zorionez ez da kalte pertsonalik egon.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.