Pankarta bat jartzeagatik bi lagun atxilotu dituzte

Bart, istiluak izan dira Itsas Etxean; pankarta bat zabaltzen saiatu dira bi pertsona, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza gogor oldartu zaizkie.

Txosnek eremu segurua direla defendatu dute

Pasa den ostiralean ireki zituzten txosnak, eta lehen bi egunetan bi eraso izan ziren. Gune segurua direla aldarrikatu dute, eta 27ko herri bazkaria oroitarazi nahi izan dute.

antifaxismoa

[Elkarrizketa] “Guk aldarrikatu nahi duguna da politika benetan pertsonok egiten dugula”

Larunbat honetan, Bilbon eta Iruñean manifestatzeko deia egin du bi ofentsiba ardatz izanik Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), eta Bidasokoak ere, bat egin du deialdiarekin. Sara Mariezkurrena eta Adrian Ardanuy eskualdeko GKS-ko kideak dira, eta bat egitearen eta antolatzearen helburuez, eta eskualdean jorratzen dituzten lan ildoez aritu dira.

Iaz Euskal Herrian hildako zazpi migranteak gogoratu ditu Kontseilu Sozialista Bidasoak

Omenaldia egin zieten joan den igandean Etorbidearen zubian. Migranteak gogoratzeaz gainera, iaz Euskal Herrian lanpostuan bizia galdutako langileak eta indarkeria matxistak eraildako emakumeak ere omendu zituzten.

Paul Estonba eta Maialen Agirresarobe, Kontseilu Sozialista Bidasoa-ko kideak

[Elkarrizketa] «Eskualdeko hainbat belaunalditara iritsi nahi dugu, jauzi bat eman»

Kontseilu Sozialista sortu berri dute eskualdean, «gaitasun sozialistak handitzeko» asmoz. Irun eta Hondarribitik hasi eta lurralde guztietara hedatu nahi dute antolakuntza komunista.

300 bat lagunek Pablo Haselen askatasuna eskatu dute

Ehunka herritar bildu dira gaur (hilak 19) Irungo San Juan plazan, Pablo Hasel rap abeslariaren askatasuna eskatzeko Bidasoko GKS gazte mugimenduak egindako deiari erantzunez.

Pablo Hasel askatzeko exijituko dute irundarrek

Bidasoko GKSk mobilizatzera deitu ditu irundarrak bihar. Atxilotu berri duten rap abeslariari babesa adieraziko diote.

Ertzaintzak GKSko bi kide jazarri dituela salatu dute

Larunbat goizean Hondarribiko San Pedro kalean gazte mugimenduko bi kide identifikatu zituztela salatu dute.

Larunbatean San Juan plaza hartuko du Bidasoko GKSk

18:00etan bilduko dira San Juan plazan, 'Osasun hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu' lemapean.

Faxismoaren gorakada, dokumental baten bidez, ostegunean Polborinean

GKSk antolatuko du dokumentalaren proiekzioa. 'Munstroak sortzen direnean' izango da ikus entzunezkoa.

Hilaren 31ko manifestazioko aurkezpena, erakusketarekin eta pintxo potearekin

GKSren ekimenez, urtarrilaren azken eguneko manifestazioa aurkeztuko dute Olagarron, datorren ostegunean. Horrez gain, Palestinako gatazkaren inguruko argazki erakusketa bat egingo dute, eta ondoren, pintxo potea.

Israelen "su-eten faltsua" salatzera aterako dira gaur Irunen

GKSk deituta, elkarretaratzea eta elkartasun argazkia egingo dira gaur (hilak 31, ostirala) 20:30ean Moskuko plazan.

Hitzaldia, bermuta eta bazkaria antolatu ditu biharko Bidasoako GKSk

Hitzaldiak faxismoa, autoritarismoa eta olatu erreakzionarioa izango du ardatz. Moskuko Peña kalean izango da, 12:15ean.

Gazte Sozialistek binakako pala txapelketa antolatu dute

Hilaren 19an izango da txapelketa Soroeta fontoian. Lehen eta bigarren sailkatuek sari bana jasoko dute.

Hondarribiko Musika Eskola Kultur Etxea

"Kulturaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko" hitzaldia antolatu du GKSk

Bihar 'Gazteon Pobretzearen Kultura' izeneko hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean. Hitzaldiaren ondoren luntxa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Bidasoko GKSk ikasturte politikoa hasiko du

Aurkezpen ekitaldia egingo dute Irungo Zabaltza plazan larunbat honetako 11:00etan.

Irungo Mugimendu Sozialistak txosna izango du jaietan

Kontseilu Sozialista Bidasoa, Gazte Koordinadora Sozialista, Itaia eta Ikasle Abertzaleakek osatzen duen Mugimendu Sozialistak txosna jarriko du.

GKS U29 manifestazioa

U29ko manifestazioei begira batzar irekiak antolatu ditu GKSek biharko

Urtarrilaren 29an Iruñean eta Bilbon deitutako mobilizazioen garrantzia jorratuko dute biharko bilkuretan; Irunen eta Hondarribian finkatu dituzte horretarako hitzorduak.

Maiatzalren Lehenerako GKS eta Itaiak antolatutako mahai ingurua.

Maiatzaren Lehenaren harira mahai ingurua antolatu dute GKSk eta Itaiak

'Gazte eta genero problematika: zatiketatik batasunera' izenpean solasaldira deitu dute hilaren 30ean, Kultur Etxean.

Gehiago