Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
antifaxismoa

GKSk dei egin du adierazpen faxisten aurrean "mobilizatzera" eta "komunitatea sortzera"

Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2025/06/23

Joan den ostiralean (hilak 20) faxismoa, autoritarismoa eta olatu erreakzionarioa ardatz izan dituen hitzaldia egin zuten Irungo Peña kalean. Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatutakoa izan zen eta ikasturte politikoa ixteko baliatu zuten eguna. Bazkaria eta bermuta ere egin zuten ondoren.

Hitzaldiaren hasieran nabarmendu zuten “lehen mailako lehentasun politikoa” auzi politikoa dela eta “nazioarteko eskalada belikoan” gertatzen ari dela “faxismoaren gorakada” eta “joera erreakzionarien” gorakada. Bidasoara gerturatzeko, nazioarteko gerren eta alderdi ultraeskuindarren erradiografia egin dute gazte komunistek. 

Irunen ere faxismoaren gorakada dagoela mahai gaineratuta, joera hau ez dela “mehatxu abstraktu bat” zehaztu dute eta azken hilabeteetan Irunen ikusten den errealitatea dela dio antolakundeak. “Ezin izan ditugu ahaztu Moskuko eta Lakaxita gaztetxeen aurkako erasoak edota pintaketa arrazista eta LGTBIQ+fobikoak”, jarri dituzte eredu. 

Bi kanpaina aipatu dituzte: auzokide patruilak eta Zubia Integrazio Zentroaren aurkako kanpaina. Kakotxen artean aipatu dute patruilak “bizilagunen izenean” izatea eta agerian utzi dute patruila horiek “migranteen aurkako mezuak zabaltzeko eta estatuaren bira autoritarioei zilegitasuna emateko talde antolatuak” direla. 

Irunen segurtasuna falta dagoela esatean, segurtasun ezaren “diskurtso hiperbolizatu” eta “gezurtia” esatea egotzi diete Irunen diskurtso horiei eusten ari diren antolatutako taldeei. “Diskurtso horiek agenda erreakzionarioari mesede egiten dioten diskurtsoak gizarteratzen dituzte”, adierazi dute. 

Pasa den apirilaren 26an Irungo San Juan plazan elkarretaratze arrazista egin zela gogoratu dute eta deialdi horien atzean talde ultraeskuindarrak ezkutuan ari direla ohartarazi dute. “Talde ultraeskuindarrekiko binkulazioa ukatu ohi duten arren, haien sare sozialak ikusi besterik ez dago; VOX, desokupa edo Nucleo Nacional bezalako talde faxistekiko atxikimendua dutela ohar gaitezke”.

Jarraian, Europaren egungo “krisia” kokatu zuten entzutea. “Ongizate Estatuaren desmantelamendua agerikoa da eta sozialdemokraziaren promesek sinesgarritasuna galdu dute gizartean”, testuinguru jarri diote. Egoera honen aurrean, eskuin muturrak “abagune aparta” topatu duela uste dute, gizarteari bere burua “alternatiba gisa” aurkezteko. Hartara, langile klasearen arteko “etsaitasunak” sustatzen dituen diskurtsoak gero eta gehiago zabaltzen ari direla salatu dute.

Horrela, kapitalismoaren gaitzen erantzukizuna desbideratzen ari dira GKSren arabera, eta honen eredutzat jarri dute “egungo adierazpen nagusia”: etorkinen aurkako mezuak eta azken urteetako islamofobia. 

Gobernu sozialdemokratei bozkatzea “boto antifaxista” dela dioten ideiari heldu diote eta azaldu dute gobernu progtesistak ere egungo testuinguru politikoaren eusleak direla. “Europako estatuen berrarmatzea finantzatzen ari dira NATOri men eginez. Ongizate Estatua mantentzeko promesa faltsuek bidea ireki diote eskuin muturrari, azken haiei haien burua alternatiba gisa aurkezteko aukera paregabea eman baitiete”.

Italiako edota Espainiako gobernuak, eskuin muturrak edota PSOE-Sumar alderdiak gidatzen badituzte ere, Europako estatu guztiei egotzi diete izatea Mediterraneo itsasoko eta beste hainbat mugetako migratzaileen kontrako politiken konplize. “Elkar elikatzen duten sorgin gurpil arriskutsua sortu dute talde faxisten kaleko erasoek, eskuin muturreko alderdi instituzionalek eta gizartearen joera erreakzionarioek”, azaldu dute.

GKSk bi dei egin ditu; batetik, erreakzioaren eta adierazpen faxisten aurka “mobilizatzera”, komunitatea sortzeko; bestetik, alternatiba sozialista eraikitzea kapitalismoak eragiten duen miseria ezabatzeko eta estatuaren bira autoritarioa geldiarazteko. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.