
Programa honek gazte euskaldunak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza ekintzetan sentsibilizatzeko, eta herrien arteko elkartasun kultura sustatzea du helburu. Ahizpa Pasionistekin lankidetzan aritzen da Behar Bidasoa.

Sport Mundi GKEak hilaren 26an banatu zizkien Adelesi zein Afagiri Beñat Elzo eta San Silvestre lasterketetan bildutako txekeak.

Giza eskubideen defentsan aktiboki parte hartzen duten 22 erakunde izango dira igandeko azokan. Feriarekin batera, tailerrak eta musika izango dira.

Hondarribia, Hibaika, Kaiarriba Donostiarra eta Donostia Arraun Lagunak klubetako emakume arraunlariek Nairobi eta Hondarribia arteko distantzia bete dute.

Txomin Sagarzazu alkateak gaur sinatu duela dekretua jakinarazi du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak; publikatu eta hilabete bateko epea izango dute erakundeek eskaerak gauzatzeko.

Joan den astean eskualdeko GKEek salatutako "babesgabetasuna" eta "utzikeria" gezurtatu ditu Gizarte Zerbitzuetako eta Lankidetza zinegotziak.

"Kudeaketa txarra" eta "gardentasun eza" leporatu dizkio udal taldeak tokiko gobernuari, eta 2020-2021 urteetako deialdia "berehala" egin dezala exijitu dio.

![Nepaldala GKEko Alza, Beroz eta Lasa boluntarioak egitasmoan parte hartu duten ikasle eta kolaboratzaileekin [Irudia: Nepaldala].](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/01/nepal-900x563.jpg)
Nepalgo emakume nerabe eta neskekin hezkuntza proiektua garatzen ari da Nepaldala GKEa Katmandun. Hezkuntza aldaketarako giltzarri izatea da helburua.

Sport Mundi elkarteak Urtezahar egunean egindako elkartasun lasterketan bildutako dirua txeke bidez jaso du gaur goizean GKEak.

Garapen bidean dauden herrien baldintza sozioekonomikoak garatzeko eta hobetzeko proiektuei bultzada emateko diru laguntza ireki du Hondarribiak. Gaur ireki da eskaera egiteko epea, eta hilabete egongo da zabalik.

Iaz GKEei "garapenerako lankidetza programak" egiteko diru laguntzen deialdia zabaldu gabe geratu zela deitoratu dute jeltzaleek.

Igandero dinamikari jarraituz, Zabaltza plazan postua jarriko dute 23 GKEk. Azokaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte.

Aste honetako Igandero programan GGKEak izango dira aste honetako protagonistak. 11:00etatik 13:30era Colon pasealekuan.

2020 eta 2021eko lankidetza eta elkartasun proiektuak dira diruz lagunduko dituztenak; deialdiak atzeratzeagatik jasotako kritikak bukatutzat eman ditu Gotzone Larrartek.

Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, hilaren 21ean itxiko dute lankidetzarako diru laguntzen eskaera epea.

Uztailaren 22ra bitartean edukiko dute eskaera burutzeko aukera gobernuz kanpoko erakundeek eta esparru sozialeko eragileek.

Gardentasun eza leporatu dio alderdiak udal gobernuari eta diru laguntzak ez esleitzea 2018. urtetik datorren "arazoa" dela oroitarazi dute.

2020.urteko eta 2021.urteko gastuen justifikazioak ahalko dira aurkeztu udaberriko deialdian.

Diru laguntzen deialdia zabaldu ez izana leporatu dio alderdiak udalari.