Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jai giroan bukatuko dute urtea Hondarribiarrek

2024ko San Silvestrea aurkeztu dute gaur goizen. Aurten Afagi elkartea izango da lasterketa solidarioaren onuraduna. Dagoeneko 1.500 pertsonek eman dute izena.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/12/20

Sport Mundi elkarteak antolatzen duen San Silvestre lasterketa aurkeztu dute gaur goizean. Lasterketa berezia dela adierazi du Lupe Queiruga zinegotziak, bi arrazoirengatik: “Alde batetik, jai giroan ospatzen delako eta, bestetik, lortutako diru ekarpenak elkarte bati emango zaizkiolako. Afagi elkartea izango da lasterketa solidarioak jasoko duen diru guztiaren onuraduna.

Alzheimerra eta beste dementzia motak diagnostikatzen zaizkien pertsonentzako eta haien familientzako euskarri den elkartea da Afagi. Besteak beste, aholkularitza, formakuntza eta arreta eskaintzen die elkarteak. “Azken finean, familiek eta gaixoek behar duten babesa jasotzen dute” zehaztu du zinegotziak.

Aurtengo urtea berezia da, bere horretan, Sport Mundi elkartearentzat. 25 urte bete ditu eta urte hauetan guztietan 50 GKErekin baino gehiagorekin elkarlanean aritzeko aukera izan dutela nabarmendu du Juan Antonio Garcia elkartekideak. “Milioi bat euro baino gehiago eman ditugu mundu osoan zehar hainbat proiektu egiten lagunduz”. Otsailaren 8an ekitaldi berezi batekin ospatuko dituzte elkartearen zilarrezko ezteiak, Itsas Etxean.

XV. San Silvestrea

Aurtengo edizioa hamabosgarrena izango da. Honakoa ere “berezia” dela adierazi dute antolatzailek; izan ere, elkartearen helburua beti izan da elkartasuna sustatzea eta, “kirola eginez bada, hobe”.

Probaren ibilbidea betikoa izango da: 6 kilometro izango ditu eta ohi bezala San Pedro kaletik abiatu eta puntu berean helmugaratuko dira lasterkatiak. Dagoeneko 1500 parte hartzailek eman dute izena eta horietatik %40a emakumezkoak dira. Izen emateak kirol probak plataformaren bidez egin daitezke eta jakinarazi dutenez, 2.000 parte hartzaileetara heltzen direnean itxiko dituzte izen emateak.

Garciak beren kolaboratzaile guztiei (Kofradia, Amunarriz etxe agentzia, Salto System, Mitch English School, Transnatur, BM supermerkatuak, Aranburu aluminioak, Rural Kutxa, Pasquier, Urgo Laborategiak, Diario Vasco, Argitrans, Hondarribiko Udalari, bolondresei eta lasterketan parte hartzen duten guztiei) eskerrak emateko baliatu du aukera.

Afagi elkartea

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonei eta haien senideen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko helburua du Afagi elkarteak. Hala berretsi du Iñaki Olaldek, elkarteko lehendakariak.

Aurtengo San Silvestre solidarioaren protagonistak izango da elkartea eta hari ikusgarritasuna emateko aproposa izango dela ziurtatu du. “Altzeimerra eta gainerako dementziak nahiko estigmatizatuta daude, gorde egiten dira. 14.000 pertsonak dute gaixotasun kognitiboren baten diagnostikoa. Ez dago zensotuta, estimazioak dira, baina zifra gero eta altuagoa da. 2050 urterako kopurua 40.000 pertsonetakoa izatea aurreikusten da” adierazi du.

Beraz, kontzientzia hartzeko eta entitate guztiek elkarlanean aritzeko garaia dela uste du lehendakariak, “gaixotasuna duten eta etorkizunean izango duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko eta prebentzioan aurrerapausoak emateko”.

Bukatzeko, gaixotasun kognitiboa duten kideak dituzten familiak laguntza eskatzera animatu ditu Olaldek. “Gaixotasuna oso gogorra da bakardadean” ziurtatu du. Informazioa nahi duen orok 943 297 118 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi dezake.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.