ezkeranitza

Pedro Muguruza Otañoren oroitarria

Memoria Historikoaren legea ez betetzea egotzi dio Ezker Anitza-IUk udalari

Indarrean dagoen Memoria Historikoaren legeak Pedro Muguruzaren eta Francisco Sagarzazuren omenezko sinbologia eta izendapenak ezabatzera behartzen duela gogoratu du alderdiak.

Sozialistek eta Elkarrekin Podemos-IUk gehiengo osoa emango dien akordioa itxi dute

Bi taldeek gobernu akordioa itxi dute gaur goizean. Bat egitearekin udalbatzaren gehiengo osoa lortuko dute, 25 zinegotzietatik 14 batuz.

Eskolara itzulerak eragindako «ziurgabetasunak» aztertuko ditu Elkarrekin Podemosek

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldea kezkati azaldu da ikasturte berriaren hasierarekin. Egungo osasun egoera kontuan hartuta, ebaluazio bat egin nahi dute eta horretarako zenbait galdera egin dizkiote Bozeramaileen Batzordeari.

Gizarte politikak izango ditu ardatz Elkarrekin Podemosek

Ikasturte politiko berri honetan aurrera eramango dituzten proiektu eta proposamenak azaldu dituzte gaur agerraldian.

«Badirudi Irun Aurrera batzuetan Irun Atzera bihur daitekeela»

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak salatu du Irun Aurrera diru laguntzak ez direla bateragarriak izan Eusko Jaurlaritzak ateratakoekin. Ondorioz, hiriko hainbat merkatarik «espero ez zuten kolpea» jaso dutela diote amorruz.

Pandemian funtsezko zerbitzuei eutsi dieten pertsonen lana aitortu nahi du Elkarrekin Podemosek

Koronabirusari aurre egiteko sektore ezberdinetako langileek egindako «lan ikaragarria» txalotu du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak. Mozioan, bi eskaera erregistratu dituzte.

Mozio bat aurkeztu du Elkarrekin Podemosek, hirian doako maskarak banatzeko proposamenarekin

Erabiltzea derrigorrezkoa den arren, oraindik ere maskarak ordainpekoak direla salatu dute. «Maskara horiekin hornitzeak gastu handia ekarriko du familia askorengan».

Gizarte larrialdietarako talka plana eskatu du Irungo Podemos-Ezker Anitzak

Gizarte larrialdietarako talka plana eskatu du Irungo Podemos-Ezker Anitzak. Hainbat neurri proposatuko dituzte, kreditu aldaketa bidez egitekoak.

Euskararen erabilera normalizatzeko udal ordenantza eguneratu nahi du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak

2002an onartutako udal ordenantza "garai eta premia berrietara" egokitu behar dela nabarmendu dute.

"Gizartearen zati batekin baztertzailea den alardea ez babestea" exijitu du Ezker Anitzak

Azken urteetan egin duten bezalaxe, udalari harrera egitea exijitu diote, alarde ez baztertzailea baita "bakarra gizonen eta emakumeek berdintasunean parte hartzea bermatzen duena ".

Koroaren kontrako irain delitua indargabetzea eskatu du Ezker Anitzak

Bidasoko Ezker Anitza taldeak eskaera zuzena helarazi berri die Irungo Udaleko talde guztiei: erregeen kontrako irainen delitua indargabetzea, eta horretarako mozio batean gaia eztabaidatzea.

Alarde parekideari harrera egitea exijitu du Ezker Anitzak

Irungo Udalari, eta Santano alkateari, datorren ekainaren 30ean alarde parekideari harrera egitea exijitu diete.

Ekainaren 30a ere kontuan hartzeko eskatu dio Ezker Anitzak Santanori

Alkateak “egun guztiak martxoaren 8a" izan beharko luketela adierazi zuen joan den astean. "Herritarren zati bati bizkarra ez emateko" eskatuko diote.

udalbatzarra

Herritarren interesa lehenesteko eskatu dio Ezker Anitzak Udal Gobernuari

PSE-EE eta EAJk "txitategi" baten irudia eman dutela salatu dute, eta txitategi hori zein kontrolatuko duen borrokatzen aritu direla.

proco.gomez

Aurrekontuetan "benetako parte hartzea" nahi du Ezker Anitza-IU-k

Ezker Anitza-IU alderdiaren arabera, herritarrek ez dute behar adina lanabes gisa horretako prozesuetan parte hartzeko.

pobrezia energetikoa

Pobrezia energetikoari aurre egiteko "plan integrala" eskatu du Ezker Anitzak

Jose Antonio Santano alkateak Iberdrolarekin hitzartutako akordioa motz geratzen dela uste dute, eta "diskriminatzailetzat" jo dute.

Olatz Mitxelena
Ezker Anitza-Berdintasuna

Berdintasun ordenantza bat eskatu du Ezker Anitzak

Ordenantza edukiz betetzeko garaian, besteak beste, elkarte feministak kontuan hartzeko eskatu du.

Etxerik gabeak-SPI

Etxerik ez duten pertsonentzako plan oso bat eskatu du Ezker Anitzak

Irun etxerik ez duten pertsona gehien duen hirietako bat da, Bilbo eta Donostiaren atzetik

Gehiago