Berdintasun ordenantza bat eskatu du Ezker Anitzak
Ordenantza edukiz betetzeko garaian, besteak beste, elkarte feministak kontuan hartzeko eskatu du.
III. Berdintasun Plana onartu bai, baina horren ondotik, berdintasun ordenantza bat egiteko aurrera pausorik ez dela eman salatu du Ezker Anitzak. Horregatik, ordenantza hori egin eta onesteko prozesua martxan jartzeko eskatu dio udal gobernuari.
Hain zuen, atzo entregatu zuten eskaera formalki HAZan.
Ordenantza edukiz betetzeko garaian, elkarte feminista eta udal ordezkaritzatik kanpo dauden talde politikoei irekitzea ere beharrezkotzat jo du Ezker Anitzak.
Ezker Anitzak ordenantza onartzearen garrantzia nabarmendu du; horrela, bertan zehaztutako jarraibideak egonkorragoak izango liratekeela eta udal gobernu baten aldaketaren menpe egongo ez litzatekeela azaldu du. Horrez gain, gogorarazi du aurrekontu bat bideratzera behartuko lukeela Irungo Udala.
Hainbat udaletan ere eskaera hori egin du Irabazi koalizioak; esaterako, Donostian.