Pasaiari buruz "demagogia" egitea egotzi dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri

PSE-EEk “iparra galdu” duela eta badiaren biziberritzeari dagokionez “ez proposamenik ez eta sinesgarritasunik” ez izatea leporatu dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri. Urkulluren exekutiboaren aurrekontu proiektuan badiaren biziberritzerako 60.000 euro aurreikusi izana kritikatu du berriki PSE-EEk. Ezker anitzaren iritziz, ordea, sozialistek  “ez dira nor” aipatu kritikak egiteko, aurreko legegintzaldian beraiek egon zirelako gobernuan, eta “aukera asko izan dituzten arren, sekula ez dutelako badiaren biziberritzea bultzatu”.  PSE-EEk EAJrekin egindako hitzarmenean “kanpo kaiarekin lotutakoek baino ez dutelako toki” salatu du Ezker Anitzak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.