Gaur, 31 urte bete dira Gernika Batailoiko komandantea hil zela. Haren omenezko bideoa landu du Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak.
Euskotren ligako bost patroien begiradatik arraunaren gogortasunak, sakrifizioak, emozioak eta satisfazioak azaleratzen dituen film luzea da.
Korrikak Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu zuen urtarrilaren 25ean Hondarribian. Lander Garrok talde horren berri ematen duen ‘Oihaletxea’ dokumentala zuzendu du Korrikarako.
Parean eta Asun Casasola Berdintasunaren Aldeko elkarteek dokumental baten proiekzioa eta Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia antolatu dituzte datorren asterako.
'Zabalza auzia' lantzen duen ikus-entzunezkoa ostiralean eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Sarrerak gonbidapenarekin izango dira.
Euskal Herriko 35 elkarte batzen ditu egitasmoak, eta haurrekin lotutako izaera bereziko gaietan familiei laguntza ematea du helburu.
Hondarribiko Herri Olinpiadak nola sortu ziren azaltzen duen dokumentala sarean da. Gazte batzuek egin dute, aro zaharreko olinpiadak ulertzeko.
Hondarribiarra Madrilen fusilatu zutenetik laurogei urte beteko diren egunaren biharamunean proiektatuko dute dokumentala. Sarrerak doan eskura daitezke ohiko bideetatik.
Komunitate afrokolonbiarrek Kolonbiara eta mundura egiten duten deia jaso du proiekzioak, giza eskubideen urraketa sistematikoari bukaera emateko. Dokumentala 19:30ean hasiko da; ondoren, hitzaldi bat egingo dute.
Marina Perosanzek, Natalia Berridik eta Yurena Carrerok ekoitzi dute 22 minutuko filma. Bidasoko mugan ematen diren bizipenak jorratu dituzte.
DokuIrun egitasmoaren barruan proiektatuko dute filma, 19:00etan. Maitasun istorio bat eta sumendiak ditu ardatz.
Pertsonen mugikortasuna baldintzatzen duten muga eta hormekin lotutako dokumentala ostiralean proiektatuko da Amaia KZn, 19:00etan.
2017an estreinatu zen dokumentala ikusteko aukera izango da, bihar, 19:30ean, Kultur Etxean (Musika Eskola). Proiekzioa albiste bat emateko baliatuko dute.
Joan den otsaileko emanaldiak arrakasta handia izan ondoren, ekitaldia errepikatzea erabaki dute; orduan, jende asko kanpoan geratu zela eta.
Dokumentalean Oarsoaldeko eta Bidasoko talde feministetako kideen iritziak jasota daude. Gainera, Martxoaren 8aren harira egindako mobilizazioek ere badute tartea.
Sare sozialen bidez eman du ikus-entzunezkoaren berri konpainia parekideak. Aurki zabalduko dituztela xehetasun gehiago adierazi dute.
Ikusmin handia eragin du Ternuko arrantzaleei buruzko dokumentalak eta bigarren saio bat programatu dute, otsaileko lehen larunbaterako.