'Munstroak sortzen direnean. XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka' dokumentala, Kabigorrin
Larunbatean, maiatzak 2, Bidasoako GKSk nazioarteko mugimendu antifaxistaren egoera aztertzen duen dokumentala proiektatuko du, 11:00etan.
Bidasoako GKSk nazioarteko mugimendu antifaxistaren egoera aztertzeko Munstroak sortzen direnean. XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka dokumentala proiektatuko du, Kabigorrin. Diario Socialistak ekoitzi du dokumentala, eta elkarrizketen eta testigantzen bidez, faxismoaren gorakadaren atzean dauden interesak eta horiei nola aurre egin azalduko dute. Hitzordua larunbat honetan, maiatzak 2, izango da, 11:00etatik aurrera.
“Krisi testuinguru betean, nazioarteko gatazkak areagotzen eta langile klasea pobretzen ari den honetan, faxismoak panorama politikoaren lehen lerrora egin du salto”. Egoera hau kontatzeko Madrilgo, Milango, Monzako eta Pariseko militante antifaxistak izango dira protagonistak. Horiekin batera, Mark Bray, Miquel Ramos edota talde faxisten ikerketan espezializatutako Stress Press hedabide frantses independientea izango dira dokumentalean.

