[Bideoa] Hondarribiko Herri Olinpiadak, dokumentalean

Hondarribiko Herri Olinpiadak nola sortu ziren azaltzen duen dokumentala sarean da. Gazte batzuek egin dute, aro zaharreko olinpiadak ulertzeko.

herri olinpiadak bazkaria

Garai zaharreko IV. olinpiadetako bazkaria, Benta zaharrean

Interneten ikusi daiteke dagoeneko Hondarribiko Herri Olinpiadak aztertzen dituen dokumentala. Aro berriko olinpiadetan aritu diren gazte batzuek sortu dute, 80-90.eko hamarkadetan egin zirenak ulertu eta egungo gazteria pizteko helburuarekin. Joan den ostegunean aurkeztu zuten dokumentala Kultur Etxean eta, ondoren, mahai-ingurua egin zuten, garai bateko olinpiadetako antolatzaile eta parte hartzaileekin. Dokumentalak, olinpiadak sortu zireneko testuingurua deskribatzen du, eta garai hartan hain azkar zabaldu zen fenomenoa aztertzen du protagonista izan zirenetako batzuekin, antolatzaileak, parte hartzaileak, laguntzaileak, eta abar. Hemen behean duzue Hondarribiko Herri Olinpiadak dokumentala, oso-osorik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.