Hondarribiko Euskal Azokaren egitaraua osatzeko udaleko hainbat sailen laguntza izateaz gain, Blagan elkarteakin lankidetzan aritu da udala. Urte bukaerarako prestatzen ari ziren zenbait aurkezpen azokan bertan txertatu dituzte.
Gau beltzaren atarian banatu dituzte lehiaketaren hirugarren edizioko sariak. Liburutegiko aretoa bete-beteta inoizko parte hartzerik eta kalitaterik handiena izan duen lehiaketako ipuinak irakurri dituzte.
Hondarribian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027) apirilean aurkeztu zuen Hondarribiko Udalak. Hilaren 29an bilduko da ‘lemixiko’ Euskara Mahaia, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Euskararen Eguna ospatzeko egitarau oparoa ondu du biharko Blagan elkarteak, egun osokoa. Jolasak, bertsoak, bazkaria, kontzertuak... «Herriari eta euskarari bizia» emango diote bihar hondarribiarrek.
Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute hurrengo larunbaterako. Haurrentzako jolasak, bertsoak, bazkaria, umorea eta musika izango dira.
Maiatzeko Mintzodromoa egingo dute hilaren 19an, goizez, Kasino Zaharrean. Parte hartzeko izena eman beharko da.
Unai Pelayo musikariak eta Jose Mari Zendoiak beraien diziplinak batu dituzte ‘Ezusteko bidaiariak’ errezitaldi musikatua sortzeko. Alde Zaharreko Kultur Etxean izango dira Blaganek gonbidatuta, hilaren 19an, 19:00etan.
Opari bat egiteko sortutako liburuxkaren hogei ale argitaratu dituzte Bakarne Atxukarrok eta Aritz Gonzalezek. Bertako hizkerak ahanzturan eror ez daitezen, euren hondar aletxoa jarri dute.
Blagan euskara elkarteak bertan behera utzi ditu Euskararen Astebururako aurreikusitako ekitaldiak, Mikel Sarriegi zuzendariaren antzezlana izan ezik.
‘Mundu guztiak espero duen estreinaldia’ lelopean aurkeztu zuten atzo Pantailak Euskaraz egitasmoa, Blagan elkartearen eskutik. Ikus-entzunezko euskarazko edukien eskasiak bultzatuta abiatu dute dinamika hainbat eragilek.
Gorka Bereziartuaren 'Abentura erraldoia. Salba dezagun kalegira' liburuaren aurkezpena baino lehen Izugarria konpartsak kalejira egingo du. Portuan barrena euskal giroa zabalduko dute.
Miren Artetxek eta Jaime Altunak hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartuko dute. Hilaren 26an izango da, Hondarribiko kultur etxean, 19:00etan.
Aurkezpen solasaldia hilaren 25ean izango da 18:30ean Kultur Etxean. Blagan Euskara elkarteak antolatu du eta sarrera irekia da aretoa bete arte.
Sari banaketa bihar izango bada ere, Blaganek irabazleen berri eman du jada. Odei Ansorena hondarribiarra izango da sarituetako bat.
Joxan Elosegik eta Aitor Errazkinek euren azken ikerketan egindako lana aurkeztuko dute Olagarro elkartean, solasaldi berezi batekin.
Blagan elkarteak antolatuta, Mayi Lekuonak hitzaldia eskainiko du kultur etxean.
Blagan elkarteak martxan jarri du jaietan ere euskararen erabilera ahalik eta gehien sustatzeko ekimena.
Blagan euskara elkarteak antolatuta, Pantailak Euskaraz egitasmoaren berri emango dute bultzatzaileek etzi, Kultur Etxean aurreikusitako ekitaldian.
Ane Garciak itzulitako 'Poesia kaiera' liburuaren inguruan ariko dira ostegunean, Kultur Etxean; itzultzaileak berak gidatuko du literatur saioa.
Blagan euskara elkarteak antolatuta, Ibon RG musikariarekin batera aurkezpen musikatua egingo du Galarragak hilaren 8an, Kasino Zaharrean.