June Jordanen poesia izango dute hizpide Blagaren hurrengo hitzorduan

Ane Garciak itzulitako 'Poesia kaiera' liburuaren inguruan ariko dira ostegunean, Kultur Etxean; itzultzaileak berak gidatuko du literatur saioa.

Uda ondoko lehen hitzordua finkatu du Blagan euskara elkarteak ostegunerako Kultur Etxean, 19:00etan. Bertan, June Jordan idazlearen Poesia kaiera liburua aurkeztuko du Ane Garcia itzultzaile hondarribiarrak. Jordanen poesia antologia euskaratu du Garciak, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak proiektuaren barruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.