Hizkuntzaren funanbulistak solasaldia, asteartean

Miren Artetxek eta Jaime Altunak hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartuko dute. Hilaren 26an izango da, Hondarribiko kultur etxean, 19:00etan.

Hizkuntzaren funanbulistak izenburupean, hizkuntza sozializazioa kirol eremuan nolakoa den hausnartuko dute Miren Artetxek eta Jaime Altunak. Solasaldia, gainera, adin eta generoan ardaztuta egongo da. Blagan elkarteak antolatutako jarduera da, eta jakinarazi duenez, nerabeen hizkuntza praktiketara eta diskurtsoetara gerturatuko dira partaideak, bakoitzak egin dituen ikerketetatik abiatuta. Saioa 19:00etan hasiko da, Hondarribiko kultur etxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.