Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
JOSE MARI ZENDOIA. IDAZLEA ETA IRAKASLEA.

"Ez dut inoiz ikusi poesia irakurria disko batean, beti abestiak ziren"

Unai Pelayo musikariak eta Jose Mari Zendoiak beraien diziplinak batu dituzte ‘Ezusteko bidaiariak’ errezitaldi musikatua sortzeko. Alde Zaharreko Kultur Etxean izango dira Blaganek gonbidatuta, hilaren 19an, 19:00etan.

Donostiatik at egingo duten lehen errezitaldia da.
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia
2022/05/13

Nola otu zitzaizuen errezitaldia musikatze hori?

Ideia Unairi bururatu zitzaion, berak proposatu zidan egitea. Donostiako Egia auzoan taberna bat konpondu zuten, eta irekiera ekitaldia izan zenean ikusi genuen bazegoela gauzak egiteko lekua, eta orduan berak esan zidan, ‘egin dezakegu noizbait zer edo zer elkarrekin, zuk zure poesia irakurri eta nik musikarekin lagunduko’. Ideia harena izan zen.

Eta aurrera egin zenuten.

Bai, emanaldiekin hasi ginen, eta geroago Unaik esan zidan guk sortutakoa graba genezakeela estudio batean. Niri oso ideia polita iruditu zitzaidan. Harritu egin nintzen, ez dudalako inoiz ikusi poesia irakurria disko batean, beti liburuetan ikusi dut, edo abestiak dira. Poesia irakurria musikaz lagundua ez nuen ezagutzen. ‘Aitzindariak izango gara, bada, Euskal Herrian’, esan zidan Unaik. Iazko udaran hasi ginen grabaketekin eta irailean bukatu genuen, Donostiako Tolare aldean grabatu genuen Unaik daukan estudioan.

Nola azalduko zenioke irakurleari zuen elkarlana? Zein pisu dauka musikak eta zein hitzek?

Oso iradokitzailea da. Aurrekoan, Loiolan aurkeztu genuenean, jendea gerturatu zitzaigun esatera gustatu zitzaiela eta askok esan ziguten poesia irakurtzea zaila dela, baina musika honekin lagunduta errazagoa egiten zitzaiela. Izan ere, musika lasaia da, poesiarekin bat datorrena, eta entzulearentzat poesia jasotzeko esperientzia errazagoa da dirudienez. Gero Unaik beste bi abesti propio kantatzen ditu, aldatzeagatik. Beharbada bestela astuna izango litzateke saioa.

Ezusteko bidaiariak-en helburuetako bat poesia herritarrengana gerturatzea izan da.

Saiatu izan naiz lana argitaletxeetara bidaltzen eta esan izan didate agenda beteta daukatela, edota beti badagoela beste norbait nire aurretik. Nire testu batzuk Booktegi-n dauzkat, testu digitalen euskal plataforma da. Hau egiten ari ginela liburu bat egitea baino askoz dibertigarriagoa zela beste euskarri honetan egitea iruditu zitzaigun. Niretzat flipantea izan da diskoa grabatzea. Nire ahotsa beste errezitaldietan-eta entzuna nuen, baina irakurri eta nire ahotsa grabatuta entzutea, eta jakinda musika batzuetan dotorea dela, oso gauza ederra zela sentitu nuen.

Aurretik Ezusteko argonautak lanean idatzitakoan oinarritu zara. Nor dira izenburuan jasotako bidaiari horiek?

Hemen munduan bizi garen gizakiak gara ezusteko bidaiariak. Hemen gaude bidaia bat egiten, batzuetan geldirik bagaude ere, gure burua bidaiatzen ari da eta bestela ere munduan gauzak egiten ditugu. Gure existentzia da gure bidaia, ezustekoz betea. Hasieran Ezusteko argonautak zuen izena lanak, eta poesia luze bat zen. Bertan kontatu nuen bi pertsona zebiltzala munduan zehar gauzak topatzen. Handik hartu nuen Ezusteko bidaiariak izango zenaren parte handi bat; ez zen gauza berbera, beraz, izena aldatu nion. Argonautak bidariari greziar mitologikoak dira, eta gaur egunera ekarri nuen haien figura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.