Jon Urzelaik 'Su festak' liburua aurkeztuko du Hondarribian

Aurkezpen solasaldia hilaren 25ean izango da 18:30ean Kultur Etxean. Blagan Euskara elkarteak antolatu du eta sarrera irekia da aretoa bete arte.

Argazkia: Jon Urzelai

Hilaren 25ean ‘Su festak’ liburua aurkeztuko du Jon Urzelai Urbietak Hondarribian. Arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxean izango da hitzordua. Egileak makrofestibalen gisako musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu eta auzian jarri du. Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu da Urzelai.

Blagan euskara elkarteak antolatutako ekintza da eta sarrera irekia da aretoa bete arte.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.