auzo elkartea

Emigrazio eraikina herritarrentzat zabalik

Irailetik aurrera birgatutako eraikinean hainbat udal zerbitzu martxan jarriko dituzte: San Migelgo Auzo Elkartea, haurtxokoa eta adinekoentzako gunea.

Katea auzoa, mugikortasun eraldaketa bizi-bizian

Elizatxo hiribideko zubia eraitsita, Andrearriaga kaleko murrua botako dute orain. Auzoak bitan banatuta egoteari utziko dio horrela, baina hori lortzeko aldaketa handiak bizitzen ari dira auzotarrak eta bertatik igarotzen direnak.

Jolas parke bat eta egoteko gune bat, aurki Larreaundin

Iberdrolaren azpiestazioa kokatua zegoen partzela berreskuratzeko eta eraberritzeko lanak egiten ari dira.

Larreaundiko auzo elkartea, biziberritzeko auzotarrei so

Auzotarrak eta eragileak saretzean jarri nahi du fokua. Horregatik, interes guzietarako planak ontzeko, eta hainbat bilera antolatu. Bizirik dagoela erakutsi zuten atzoko agerraldian.

Elkar topatzeko festak antolatu dituzte Anakan

Jaiak datorren ostiralean, ekainak 5, hasiko badira ere, gaurtik hasita datozen bi asteburutarako programazioa prestatu dute.

Artia bisitatuko du Cristina Labordak

Ostegun honetan, hilak 23, 17:00etan bizilagunekin batera auzoko kaleak bisitatuko ditu, eta 19:00etan auzo-elkartean bilduko da.

Alejandro de la Sotaren erakusketa, Emigrazio eraikin berrituaren lehen jarduera

Gaur, hilak 20, Emigrazio eraikinaren inaugurazioa egingo dute; eta erakusketa honen bidez, eraikinaren historia eta memoria azalduko dute.

Meaka konpainiak mendi martxa antolatuko du

Bigarren edizioa apirilaren 26an antolatuko dute, auzoa ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte: ibilbide luzea eta ibilbide laburra.

Kultur eskaintza oparoa auzoz auzo

Auzoetako Kultur Agendak jarduera ugari ditu asteburu honetan, San Migel, Artia eta Uztarri Ona auzoetan.

Osasungintza

Osasun publikoa hobetzeko proposamenak aurkeztuko dituzte Bentaken

Osasun Bidasoa Plataformak etzirako antolatu du hitzaldia. Manel Ferran eta Maria Jesus Alfonso osasungileek hartuko dute parte.

Bigarren lokala estreinatu du Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak

Ikasturte berriari ekin diote eta dagoeneko izena eman daiteke tailer berrietan nahiz urterokoetan.

Mariatxi eta montaditoak larunbatean Behobian

Azteca Flor Fernandez taldea ekarriko dute hilaren 16ko ekimen kulturalerako. Irungo Udaleko Kultura sailak auzo-elkartearekin batera prestatu du.

Musika eta dantza Arbesen, auzo elkarteen ekimenez

Egun osoan zehar musika eta dantza emanaldiak egingo dira Arbesen.

EAJk Larreundi-Olaberria auzo elkartea udalak babestea eta sustatzea proposatu du

Belaunaldi erreleboari erantzutea aitortu diote auzo elkarteari eta, horrenbestez, udalak auzo elkartea babestu behar duela azaldu dute.

Gehiago