Osasun publikoa hobetzeko proposamenak aurkeztuko dituzte Bentaken
Osasun Bidasoa Plataformak etzirako antolatu du hitzaldia. Manel Ferran eta Maria Jesus Alfonso osasungileek hartuko dute parte.

Osasun Bidasoa Plataformak Eskualdeko osasun publikoaren hobekuntzarako proposamena izenpean hitzaldia antolatu du.
Bi hizlari gonbidatu dituzte hitzaldira. Lehen hizlaria Manel Ferran izango da, Irun zentroko anbulategiko familia medikua; bigarrena, Maria Jesus Alfonso Bidasoa ospitaleko erizaina.
Etzi, hilaren 7an, Landetxako auzo elkartean jarri dute hitzordua, 18:00etan.