
Kontxa irabaztea urruti badute ere, elitean konplexurik gabe aritzeko gaitasun betea dutela erakutsi dute Oarso Bidasoko traineruek. Helburuak beteta, urrats bat gehiago egin nahi dute etzi. Horretara doaz.

Laugarren izan da Hondarribia gaurko gizonen Kontxako estropadan. Lasai ez, baina irmo lortu dute munduko traineru estropada entzutetsuenean izateko eskubidea.

Hondarribiko emakumeen trainerua Kontxan izango da. Ohorez lortu dute urteko estropada handienean izateko aukera.

Emakumeen Kontxarako sailkapen estropada jokatuko da gaur. Hibaika, Hondarribia eta San Juan izango dira bertan lehian.

Kirol ikuskizunari Arraun Festak ekitaldia batuko zaio, herria berdez betetzea eta arraunlariak animatzea helburu.

Liga guztietako bina estropada izango dira jokoan. Udako astebururik pilatuena izango da lehiei dagokienean.

Hondarribia Ak asteburu borobila egin du bosgarren eta hirugarren sailkatuz. Emakumeek erakustaldia eman zuten Donostian, baina azkenak geratu ziren Zierbenan. Hondarribia B, aldiz, 10. izan zen Plentzian.

Larunbat arratsaldean Bilbon abiatu zuten denboraldia, erlojupeko modalitatean. Igandean Sestaon aritu ziren, Ibaizabal errekaren bokalean.

Gizonen eta emakumeen eskifaiek aldaketa mordoa izan dituzte aurten. Gizonek harrobiarekin ordeztu dituzte bajak, eta zertxobait beherago ibiliko dira. Emakumeek play-offa ekidin eta gora begira jarri nahi dute.

Euskarari bultzada emateko asmoz eta klubeko hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz, 'Arrauna eta euskara' hiztegia argitaratu du Hibaikak. Bi hilabeteko bizitza du izendegiak.

HITZAkideen saria Urtzi Lujanbio Galparsororentzat izan da, eta HITZAkide ez direnena Aizpea Barros Garmendiarentzat.

Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.

Erlojupeko modalitatean jokatu zen Zumaiako estropada. Jardunaldia hamaikagarren postuan amaitu zuten, Astillero atzean utzita.

Euskotren eta Eusko Label ligak asteburuan hasiko direnez, jada traineruen liga guztiak martxan izango dira.

Camargorekin berdinduta hamaika garren postuan dago une honetan Hondarribia B. Zuzeneko jaitsiera postutik 3 puntutara. Asteburuan Sestaon eta Zumaian arituko dira.