arrauna

Neguko azken test estropadan lehiatu dira Hondarribiarrak

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak lehiatu ziren atzo Sanpedrotarrakek antolatutako jaitsieran. A taldeak 7. egin zuen, Emakumeen taldeak 9. eta B ontziko gazteek 19.

Donostiarra A, Arraun Lagunak eta Badok 13 Hondarribian irabazle

Etxeko bi traineru nagusiek bosgarren bukatu zuten etxeko jaitsiera. Hondarribia B ontzia aldiz, 14. izan zen.

Oriako jaitsieran txukun hondarribiarrak

Urteko lehen sentsazioak hartzeko abiaputua izaten da Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen duen jaitsiera.

Sasoiko lehen traineru jaitsieran aritu dira Hondarribiko Senior Gizonak

Portugaleten izan da urteko lehen traineru jaitsiera eta hamabigarren sailkatu da Gonzalo Carrionek entrenatzen duen eskifaia.

Zapore onarekin bukatu du liga Ama Guadalupekoak

Asteburu borobila egin dute Hondarribiko arraunlariek. Larunbatean laugarrenak izan ziren Bermeon eta igandean hirugarrenak Portugaleten.

Kasta atera du Hondarribiak Kontxan

Gaurko estropadan hirugarren izan dira berdeak, baina sailkapen nagusian ez dute aurrera egiterik izan.

Kontxako Banderaren harira, Lurraldebus-ek zerbitzua indartuko du

Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.

Kontxako Bandera

Hondarribiak ez du Kontxarako txartelik lortu

Pronostiko guztien kontra, txartelik gabe gelditu da Ama Guadalupekoa eta ez da arituko Kontxako Banderan.

Kontxako Bandera

Kontxarako txartela nahi dute Hondarribiak, Hibaikak eta San Juanek

20 traineru ariko dira 18:00etatik aurrera Kontxako Bandera jokatzeko behar-beharrezkoa duten zazpi txarteletako baten bila.

Hondarribia, San Pedro eta San Juan Kontxarako txartel bila gaur

23 ontzi lehiatuko dira gaur Kontxako Banderaren sailkapen estropadan jokoan diren zazpi txarteletako baten bila. Hondarribia ziurtzat eman daiteke, eta 'Errekak' ezustekoa eman dezake egin duen liga denboraldi handiari erreparatuta. Araudiagatik, lehiatik kanpo gelditu da Hibaika.

Ligako hirugarren estropada jokatuko du asteburuan Santiagotarraken aulki mugikorreko sekzioak

Legution (Araba) lehiatuko dira. Klubeko 27 ontzik parte hartuko dute, 56 arraunlarirekin.

HITZAren Kontxako porraren zozketak baditu irabazleak

Yolanda Burguillo Granado errenteriarra eta Beñat Garcia Sagarzazu antxotarra izan dira HITZAren Kontxako porrako zozketaren irabazleak.

Arraun elkarteak izen emateko deialdia egin die gazteenei

Arraunean hasteko edo probatzeko gerturatu daitezen animatu die gazteenei arraun elkarteak.

Nork irabaziko du Kontxa? Eman erantzuna HITZAn, eta lortu saria

Nork irabaziko du Kontxa? Galdera horri erantzuteko porra abiatu du OARSO BIDASOKO HITZAk. Irabazleen eta partaide guztien artean sariak banatuko ditu HITZAk, zozketa bidez.

Hondarribia B traineruko eskifaia Pasaian [Irudia: Kiroletik].

Zortzigarren sailkatu da Hondarribia B Elantxoben

Pasaian erdietsitako emaitza onen ondotik, azken postuen artean sailkatu dira berdeak; sailkapen orokorraren bosgarren lekua betetzen du uneotan Hondarribiak.

Trainerillak

Trainerilla ligaren hirugarren jardunaldia hartuko du Hondarribiak

Lurraldeko txapelketaren hirugarren saioa 11:30ean hasiko da eta ohartarazi dutenez, morrua itxita egongo da.

Aitzpea Gonzalez 11.en geratu da Europako txapelketan

W4 modalitatean ontzia osatu zuen lau kideetako bat izan zen Santiagotarrak elkarteko arraunlaria. Orain, Olinpiar Jokoetarako sailkatzea du buruan.

2019ko banderen bedeinkapena.

Banderen bedeinkapena bertan behera utzi du arraun elkarteak

Azaroaren 28an egitekoa zen denboraldian irabazitako banderen bedeinkapena, baina osasun egoera medio, bertan behera uztea erabaki du klubak.

Asteazkenean, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion

Asteazkenean, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion. Emakumeen nahiz gizonen hiruna txanda egingo dituzte. Bertan izango dira Oarso Bidasoko traineruak.

Gehiago