Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Kontxako Bandera

Kontxarako txartela nahi dute Hondarribiak, Hibaikak eta San Juanek

20 traineru ariko dira 18:00etatik aurrera Kontxako Bandera jokatzeko behar-beharrezkoa duten zazpi txarteletako baten bila.

Hondarribiko emakumeak bikain aritu dira denboraldian.
Ikerne Zarate
Hondarribia
2024/08/29

Egun handia du gaurkoa emakumeen arraunak. Urduritasunak urduritasun, 20 traineru ariko dira 18:00etatik aurrera Kontxako Bandera jokatzeko behar-beharrezkoa duten zazpi txarteletako baten bila. Oarsoaldearen ordezkari, Hibaika eta San Juan ariko dira; Bidasoa aldetik, berriz, Hondarribia.

Ama Guadalupekoak denboraldi bikaina egin du eta nagusitasun erakutsi du berdeen eskifaiak Euskotren Ligako lehenengo txandan, eta ohorezko txandakoengandik gero eta hurbilago dagoela erakutsi du estropada bat baino gehiagotan. Gaurko helburua txartela lortzea dute Kontxako Banderan lehiatzeko, eta dena ondo bidean, ez lukete arazorik izan behar egin duten ibilbideari erreparatuta.

Denboraldiko helburuetako bat beteta heldu da sailkapen estropadara Hibaika. Madalen ontzikoak play offa saihestea zuten egitekoa eta hori beteta Euskotren Ligan arituko dira Iñaki Mendizabalek entrenatzen dituen arraunlariak datorren denboraldian ere.

Txartel bila joango dira gaur, eta lortuz gero, hamabigarren urtea izango dute jarraian Kontxako Banderako lehian errenteriarrek —2013an sailkatu zen Hibaikaren emakumeen trainerua lehenengoz—. Emakumeen ontzietatik bakarra da momentuz hainbeste urtez jarraian aritu dena Kontxan. Marka hori mantentzeko lanetan ariko dira gaur, zalantzarik gabe. Traineru barruko lanari, zaleek emango diete hauspoa. Izan ere, Hibaika Arraun Elkarteak Marea Beltza osatzeko deia egin baitu gaur arratsaldean Donostiako Portuan Madalen ontziko eskifaia animatzeko.

Kontuan hartzekoa da ETE Ligatik gogor datozela hainbat ontzi, eta horiek ere borrokatuko direla gaur txarteletako bat lortu asmoz. Astillero eta Zumaiak denboraldi bikaina egin dute, eta Zarautz ere ongi moldatu da.

Batelerek ere ez dute hutsik egingo gaurko hitzorduan. Maila apalagoan aritu dira denboraldian —bosgarren sailkatu dira ETE Ligako denboraldi bukaeran— eta txartela urrutiago dute. Ezin jakin ordea zer gertatuko den.

Gaurko eguraldiak ezer gutxi izango du ikustekorik atzo gizonen sailkatze estropadan izan zutenarekin. Giro petrala dago iragarria, abisu horipean da Euskal Herria 08:00etatik gauerdira arte euriteak eta ekaitzak espero baitira, kazkabarra barne. Haizea ere bilakatu daiteke arazo gaur arratsaldean, eta azken horrek ere lehia gogorragoa egingo duela aurreikus daiteke.

Sailkatze estropada, erlojupekoa izango da eta 1,5 itsas milia —2778 metro— egin beharko dituzte hogei ontziek. Irteera hurrenkerari dagokionena, hemen klik eginda kontsulta daiteke osorik.  San Juan hamargarrena izango da erlojupekoan irteten, Hondarribia hamabosgarren, eta Hibaika, berriz, hemezortzigarren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.