Hilaren 3an hasi zituzten Arrantzalen auzoko lanak. Irisgarritasuna bermatzea eta espazio publikoaren kalitatea hobetzea da helburua.
20 saltokik parte hartuko dute hilaren 14ean eta 15ean egingo den merkatuan; hori osatzeko hamaika jarduera eta ekitaldi aurreikusi ditu udalak.
Berrurbanizatze lanen bigarren fasea dela eta, ostegunetik aurrera ezingo dira autoak aparkatu arkuetatik kale hasierara. "Irisgarritasuna bermatzeko eta espazio publikoaren kalitatea hobetzeko" lanek 2026ko martxora arte iraungo dute.
Larunbatean Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen Euskal Liburu eta Disko Azokan. Jon Balerdiren, Gotzon Plazaren eta Iñigo Legorbururen lanak saritu dituzte.
Udal taldeak inguruko bizilagunak zarata eta zikinkeriarekin kezkatuta jarraitzen dutela adierazi du. Neurriak lehenbailehen har daitezela eskatu dute.