Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dena prest aurtengo Gabonetarako

Egitarauaren berri eman dute gaur goizean Mari Serrano eta Juan Luis Silanes zinegotziek, eta aurten, herrian bertan gozatzeaz gain, adin guztiei zuzendutako proposamena prestatu dutela adierazi dute.

Gabonen egitaraua aurkeztu dute Aurtengo Gabonen nondik norakoak ezagutzera eman dituzte gaur Itsas Etxean. Irudian, iazko merkatua Portuan.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2019/12/03

Hondarribiko Udaleko Merkataritza, Kultura eta Euskara departamentuetako zinegotzi Maria Serranok eta Juan Luis Silanesek Gabonetako egitarauaren nondik norakoak azaldu dituzte Itsas Etxean egindako agerraldian. Herrian bertan ondo pasatzeko egitaraua antolatzen saiatu direla nabarmendu du Silanesek. Hala, «era guztietako ekitaldiak» prestatu dituztela azaldu du, garai honetan zehar «herria oso bizi» egon dadin.

Merkataritza eta aisialdia lotu dituztela proposamena osatzeko adierazi du Serranokz, eta horretarako Gabonetako jarduerak «indartzea» ezinbestekoa izan dela ohartarazi du. Hartara, gazte eta helduei zuzendutako saioak prestatu ditu udalak, tartean, besteak beste: Gabonetako azoka, musika, zinea, antzerkia, dantza, euskal liburu eta disko azoka, San Tomas eguna, Olentzeroarekin lotutako Gabon Kanta jaialdia…

Lehen mokadutxoa
Kukai Dantza Konpainiak Hondarribian abenduaren 1ean, igandearekin, estreinatutako Gauekoak ikuskizunak hasiera eman zion hil honen programazio bereziari. Aurrera begiratuta ordea, Gabonetako videomapping-a antolatu du lehen aldiz udalak Hondarribian, larunbaterako. Olentzerorekin eta iratxoen etxearekin lotuta egongo dela aurreratu du Serranok, eta Palacete hotelaren horman proiektatuko dutela zehaztu du. «Gabonetako istorio bat proiektatuko dugu, eta bai txikientzat zein helduentzat ere polita eta berezia izango dela uste dugu», gaineratu du. 20:30ean hasiko da eta ordu erdiko tartearekin lau saio egingo dituzte denera.

Silanesek bere aldetik, La trinchera infinita film luzea eta El violinista rebelde hizpide izan ditu. Lehenak gaur bertan Goya sarietarako hamabost hautagaitza jaso dituela nabarmendu du, eta bigarrenak, Strad taldearen emanaldia eskaintzeko gonbita jaso zutenean oso interesgarria iruditu zitzaiela onartu du. 

Ondoren ikus daiteke Gabonei begira prestatutako ekitaldi nagusienak puntuz puntu:

  • Hilak 7: Gabonetako videomapping Gipuzkoa plazan, 20:30ean.
  • Hilak 14: Strad taldearen El voilinista rebelde Itsas Etxea Auditoriumean, 18:00etan.
  • Hilak 14-15: Gabonetako azoka Santiago kalean 11:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 15: Gabonetako Xake Jaialdia Jostaldi pilotalekuan, 10:30etik 14:30era.
  • Hilak 15: Hondarribia Hiria Musika Bandaren Gabonetako kontzertua Itsas Etxea Auditoriumean, 12:30ean.
  • Hilak 17: XII. Gospel zikloa Mendelun, 20:00etan.
  • Hilak 18: XII. Gospel zikloa Amuten, 20:00etan. 
  • Hilak 20: Gabon kantak Hondarribiko Musika Eskolako ikasleen eskutik Eroski Centerren, 18:00etan.
  • Hilak 21: San Tomas feria San Pedro kalean, egun osoz.
  • Hilak 22: Pilar Peña dantza eskolako ikasleen emanaldia San Pedro kalean, 12:00etan.
  • Hilak 22: Txistu, piano eta soprano kontzertua Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Hilak 22: Eskifaiaren Gabonetako kontzertua Portuko elizan, 19:00etan.
  • Hilak 23: Olentzerok gutunak jasoko ditu herrian barrena, 18:00etan abiatuta.
  • Hilak 24: Haur Olentzero jaialdia Santiago kalean, 11:30ean.
  • Hilak 24: Haurren gabon kanta jaialdia Gipuzkoa plazan, 17:15ean.
  • Hilak 24: Helduen gabon kanta eta Olentzero jaialdia Gipuzkoa plazan, 17:45ean.
  • Hilak 27: XII. Gospel Zikloa The upper room Elvis Presleyen gospel emanaldia Kultur Etxean, 20:00etan.
  • Hilak 28: Jaiotza biziduna Gernikako Arbolan, 19:00etan.
  • Hilak 31: San Silbestre solidarioa lasterketa herrian zehar, 16:00etan abiatuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.