Norberto Emazabel arrantzale ohiak duela gutxi hartu zuen erretiroa, baina itsasoari lotuta dago oraindik. Uste du arrantzak etorkizun latza duela, baina esperantza du gazteengan.
Euskal Herriko lau atunontzi arrantza egin ezinda daude Senegalgo Dakarreko portu batean: Bermeoko bi, Hondarribiko bat eta Getariako bat. «Babesik gabe» sentitzen dira.
Lanbideen transmisioa eraldatu edo ia desagertu egin da, eta arrantzak ere nabaritu du hori. Gabezia horrek arriskuan jarri du hainbat sektoreren geroa, eta arrantza ez da salbuespena. Belaunaldien erreleboa nola gauzatu izan dute hizpide sektorean dabiltzan hainbat profesionalek.
Bihotzekoak jo zion langileari eta horren ondorioz zendu zen. Lan baldintza gogorrak, era horretako lan istripuen arrazoi nagusietako bat direla salatu du LAB Sindikatuak.
Ez dira garraiolarien igandeko erabakiaren zain egongo eta lanean hasiko dira arrantzaleak.
Gaurko egunarekin bukatu da hegaluzearen kostera, euskal arrantzaleek Espainiari esleitutako kopuruaren %57 atzeman dutelarik. Kuotak negoziatzea eskatu dute.
Senegalen arrantza egiteko debekuaren aurrean, zenbait euskal atunontzi Kanaria uharteetara gerturatu dira, tartean, ‘Aita Fraxku’ hondarribiarra. «Legez kanpoko» arrantza salatu dute kanariarrek.
Senegalen arrantza egin ohi du barkuak, baina gobernuak ezarritako debekua medio Kanariar Uharteetara jo dute. Ustez, kostaldetik 100 milia baino gutxiagora arrantzan ari ziren.
Berdelari "azaltzea" kostatu zaiola eta antxoa "gure kostan gutxi" ikusi dutela adierazi du Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak
Lanean ari direnean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudiatuta hartu du erabakia Jaurlaritzak. Momentuz ez dute kasu positiborik zenbatu.
Arrantza eraginkorrerako lege berria onartu dute gaur Espainiako Senatuan. Honi esker, neskatillak saregileak, itsasontzia deskargatzen duten eta fardo makinetan aritzen diren emakumeek "haien eskubideak lehen aldiz bermatuta" izango dituztela esan du Iosu Alvarezek.
Kantauriko zenbait eremutan egiten dute baxurako arrantza, eta Euskal Herriko hainbat lonjetan deskarga. Horien artean da Hondarribikoa.
Hondarribiko PSE-EEk arrantzaren sektorean eta sektore honetako emakumeen lanaren defentsan tinko jarraituko dutela adierazi dute.
Familia, lankide eta Kofradiako kideei elkartasun mezua helarazteaz gain, segurtasun neurriak hobetu behar direnean berretsi da udal taldea.
Hondarribiak itsasoarekin duen harreman historikoagatik, tragedia hori berezko sentitzen dutela adierazi du Iosu Alvarez sozialistak.
Arrantza eskoletako ikasleei zuzendutako ikastaroa da batez ere, baina edonork parte har dezake, beti ere aurretik izena eman bada.
Arma Plaza Fundazioak eta SantaMariaMadalena arte tailerrak 'Hondarribiko balea' haurrentzako tailerra antolatu dute larunbaterako.
Estitxu Ortolaiz argazkilariak sare konpontzaileen ofizioa jaso du ¡Hariya!’ erakusketan. Mende askotan ezkutuan egon den jarduera ikustarazten saiatu da.
2013an kaleratu zuen Arma Plazak Constantino Virtoren lana.
Elkarrekin-Together dokumentala proiektatuko dute ostegunean Hondarribiko Kultur Etxean.