'Arrantzaleak' liburuaren 200 ale gehiago argitaratu dituzte

2013an kaleratu zuen Arma Plazak Constantino Virtoren lana.

Constantino Virto 'Arrantzaleak'

Kalixa Silanes zinegotzia eta Constantino Virto, Arma Plazan

Constantino Virto Olaskoagaren Arrantzaleak liburuaren bigarren edizioa kaleratu du Arma Plaza Fundazioak, lehena agortuta. Herriko arrantzaleen garai bateko bizimodua jasotzen du liburuak, 1940-50eko hamarkadetakoa, autoreak itsasoan lan egiten zuenekoa. Ostiralean aurkeztu zituzten ale berriak, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Izan ere, dagoeneko erabiltzen ez diren tresna asko azaltzen dira liburuan, Virtok berak arkatzez marrazturikoak. Kalixa Silanes Kultura zinegotziaren hitzetan, “Hondarribiko historiaren pasarte garrantzitsuak” jasota daude Arrantzaleak liburuan. 2013 urteko ekainean argitaratu zuten Virtoren lan mardula. 500 ale atera zituzten orduan, eta dagoeneko denak saldu dira. Beste 200 kaleratu dituzte orain. Arma Plazako turismo bulegoan, eta Olearso, Artzu eta Sokoa liburu dendetan eros daitezke, 20 euroan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.