Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Senegalen amarratuta, irtenbide baten zain

Euskal Herriko lau atunontzi arrantza egin ezinda daude Senegalgo Dakarreko portu batean: Bermeoko bi, Hondarribiko bat eta Getariako bat. «Babesik gabe» sentitzen dira.

Dakarren porturatuta dauden lau euskal atunontziak.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/01/17

Berriz San Francisco atunontziak bi hilabete daramatza Dakarren (Senegal), beste hiru euskal ontzirekin batera, portuan lotuta, ezin arrantzatu. Azaroaren 17an bukatu zen Europako Batasunak eta Senegalek sinatuta zuten arrantzarako akordioa, eta ordutik albisterik gabe egon direla deitoratu du Maximo Iridoyk. Hondarribiko ontziaren jabeetako bat da Iridoy, haren bi lehengusurekin batera. 

Senegalgo uretan ez direla asko ibiltzen kontatu du hondarribiarrak, baina akordioa berrezartzea behar-beharrezkoa dute beren jarduna betetzen jarraitzeko. Arrantza jasangarria da egiten dutena. Kanaberarekin arrantzatzen dituzte atunak, banan-banan, artisau moduan. Arrantzatzeko, beraz, sardinak behar dituzte, eta horiek Senegalen aurki daitezke soilik. «Ezin dugu handik mugitu. Gure arazoa da sardina behar dugula kanaberan jartzeko, bestela ez dugu deus harrapatzen». azaldu du hondarribiarrak. Behin sardinak hartuta Mauritaniara joaten dira atuna arrantzatzera.

Triste mintzatu da Iridoy: «Europako Batasunak txartel horia atera zion Senegali iragan urtean. Horrek esan nahi du legez kanpoko arrantzaren aurka neurririk hartu ezean ez dutela akordiorik berrituko. Senegalek, berriz, Europarekin akordiorik sinatuko ez duela dio, beren arrainaren kontrola izan nahi duelako. Ez dakigu zer den egia». 2024an izan ziren presidente berria hautatzeko hauteskundeak Senegalen, eta Ousmane Sonkok irabazi zituen. Arrantzak Senegalen pisu handia du, eta presidente berriak bertako sektorea babesteko asmo irmoa azaldu zuen. 

Arrantza ilegalaz galdetuta, Iridoyren inpresioa da bertan dauden barku asko, «korearrak eta txinatarrak batez ere», jarduera horretan dabiltzala, eta ondorioz azken urteetan arrain gutxiago dagoela. 

Ika-mika politikoen erdian daude Euskal Herriko lau ontziak, «ezer jakin gabe». Hori da hain zuzen hondarribiarrak eta haren tripulazioak okerren daramatena. Egoerak ez zituen sorpresaz harrapatu, jakitun baitziren azaroaren 17an bukatuko zela lizentzia, baina normalean akordioa bukatuta denbora batez barkuarekin martxan jarraitzeko baimena izaten dute, akordioa berriz ere sinatu arte. Kasu honetan ez da horrela izan, ordea.

Espainiako Gobernua da arrantzaren inguruko ardura duena, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak bere autonomia duen, «ez da oso handia». Bi hilabetez albisterik gabe izan ondoren, hilaren 10ean jaso zuten Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Departamenduko lehendakariorde Leandro Azkueren deia. «Jaurlaritzatik orain hasi dira mugitzen, komunikabideen presioarengatik agian. Madrilgo arduradunekin bilera bat egiteko zain gaude. Datorren astean deituko omen gaituzte».

Konponbidea

Madrili konponbideak galdegingo dizkiete euskal atunontziek, «konpentsazio ekonomikoa edo barkua desegitea, kasu». Egun marinelak beren etxean daude, kobratu gabe. Pertsona bakarra dago ontzian bizitzen. Zizurkildar bat da, lapurretak ekiditeko eta ontzia zaintzeko. «Hemendik hilabetera itzuliko naiz hara», zehaztu du Iridoyk.

Afrikan arrantzatzeko espresuki egindako ontzia da Berriz San Francisco, atunontzi izozkailu bat bezalakoa da, baina artisau kutsukoa. Arraina bertan izoztu eta Dakarren deskargatzen dute, handik Europara esportatzeko, Galiziara batik bat. «Kanaberarekin arrantzatzen dugunak lau ontzi gara, eta arrantza jasangarriaren etiketa oso erakargarria da fabrikentzat. Arrain horren atzetik dabiltza, eta gu desagertzen bagara, ez da horrelakorik egongo».

Erlazionatutako edukia'Berriz San Francisco' ontziak bi hilabete daramatza Dakarren arrantzatu ezin
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.