Arrantzaren sektorean lan egiten duten emakumeen baldintzak hobetzen

Hondarribiko PSE-EEk arrantzaren sektorean eta sektore honetako emakumeen lanaren defentsan tinko jarraituko dutela adierazi dute.

Estitxu Ortolaiz hariya! saregileak Hondarribiko emakume saregileak lanean.

Hondarribiako PSE-EEk positiboki baloratu du Arrantzaren sektorean lan egiten duten emakumeei jubilazio koefizienteak murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako konpromezua. Mota honetako konpromezuek arrantzaren mundua eta emakumeen lana goraipatzen eta ikusgarritasuna ematen laguntzen dutela azaldu dute.

Gainera, Hondarribian arrantzaren sektorean lan egiten duten emakumeak zoriondu nahi izan dituzte, eta batez ere saregileen lana goraipatu dute. Haien lanari esker barkuek arrantzan aritu baitezakete.

Emakumen lanaren aitorpena urte eta lan askoren ondoren lortu zela aipatu dute, eta PSE-EEtik arrantzaren sektorearen eta sektore honetako emakumeen lanaren defentsan tinko jarraituko dutela adierazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.