Katea eta Behobia arteko bidea AP-8tik egitea merkeago da urtarrilaren 1etik. Deskontuen gaineko triptikoa banatzen hasi da Bidegi irundarren artean.
Behobia eta Katea arteko bidea (eta alderantziz) egiten dutenek beherapenak izango dituzte, baldin eta Abiatu gailua badute.
Gaur arratsaldean 18:00etan Irungo muga kolapsatzeko deia egin dute, autoak modu geldoan mugiaraziz. Oiartzungo ordainlekutik hasiko da mobilizazioa.
Hego Ingurabidearen eta AP-8 lotune erdiaren proiektua "eraso politiko" bezala erabiltzea leporatu dio Cristina Labordak.
Gaur hasi dituzte Hego Ingurabidea eta lotune erdiaren proiektuaren lehen lanak. Zehazki, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzari ekin diote.
Irungo auzo elkarteetako federazioak Katea auzoko ordainsarian hobariak ezartzea eskatu zuela gogoratu du taldeak, baina EAJ, PSE eta PPren botoei esker, atzera bota zutela.
Egoera "larria" eta "jasanezina" dela adierazi dute langileek, erabiltzaileen kexa eta haserrea jasan behar izaten dutelako. Auto ilara handiak daudenean, kabinak irekitzeko eskatu dute.
Olanoren arabera, "saihesbide tratamendua" emango zaio Katea eta Behobia arteko AP-8 autobideko tarteari, eta %50-80 arteko deskontuak egingo dituzte.
Aldundiari eta Irungo Udalari AP-8an 6 bideko errepidearen proiektua berreskuratzea eskatu diote, adierazi dutenez, "herrialdearen eta hiriaren onurarako".
AP 8-a kolapsatu egin dute milaka auto eta kamioiek. Dagoeneko 20 kilometroko auto ilarak ikus daitezke Baionako noranzkoan, Biriatuko ordainlekutik Donostiara zehazki.
Hirugarren errei bat sortzen ari dira eta obrak horiek egiteko errepidea itxi behar dute. Alternatiba gisa, GI-636 errepidea ahalko da erabili.
Bihar gauetik ostegunera eta igande gauean itxita egongo da. Alternatiba gisa, Oinaurreko sarbidea erabiltzea gomendatu du Bidegik.
Bidegik jakinarazi du Irungo ordainlekua osorik berritzea aurreikusten dela, egungo lau bideetatik sei izatera igaroz.
Obrak egin ahal izateko, autobideko sarbideko eskuineko erreia itxiko da astelehenetik ostiralera 6:30etik 9:00etara, maiatzaren 5era arte.
Udan sortu ziren auto ilara bukaezinen arrazoiak argitzeko eskatu zuen Irungo EAJk abuztuan. Asteartean jaso zuten eskari horren erantzuna.
Hilaren 24, 25 eta 26an izango dira itxierak, bide-zoruak berritzeko egingo dituzten lanak amaitu arte.
Bihar gaueko 21:00etatik igandeko 17:00ak arte itxita egongo da Katea Aireportua ordainlekua. Bitartean, Behobiako irteeran edo Oiartzungo 11. irteeran atera beharko dute ibilgailuek.
Astearte gauean (23:00etatik 05:00etara) Bilborako noranzkoa itxiko dute; asteazken gauean aldiz, ordutegi berean itxiko dute, baina Behobiarako noranzkoa.
Gainera, kamioiek bertatik pasatzeko duten murrizketa hori handitzea eskatu dute auzo bizilagunen elkarteek, udalarekin batera.