amuitz

Maria Carrera - Ipotx goxoki denda

"Komertziook gehiago eskaini behar dugu, bestela hil egingo gara"

30 urte bete ditu Ipotxek, 30 urte San Pedro kalean. Carrerak 22 urte egingo ditu aurten bertan. Amuitz Hondarribiko Merkatarien elkarteko lehendakaria da gainera, eta herritarrak herrian erosteko xedearekin lanean jarraitzen du.

Hurbileko salmenta sarea indartzeko, udal bonoak

Aste honetatik hilaren 23ra bitarte izango dute establezimenduek egitasmora atxikitzeko aukera. Herritarrek, berriz, urtarrilaren 6ra arte jaso ahal izango dituzte. 

Jaurlaritzak abiatutako bonuen kanpainara 30.000 euro bideratu ditu udalak

Tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen Euskadi Bonu Denda kanpainarekin bat egin du udalak. Herritar bakoitzak bost bonu jaso ahal izango ditu.

Merkatarien protesta argazkia Zaldunbordako proiektuaren aurka Gabonetako Azokan

Hauteskunde propagandan Amuitzen izena erabiltzea leporatu diote EAJri

Duela hamar egun arte Gonzalo Carrion alkategaiak ez duela haiekin hitz egiteko "inolako interesik erakutsi" salatu du elkarteak. Bilerarik egin ez arren, haien irudia erabili dutela salatu dute.

Gabonetako merkatua Jostaldin egingo dute.

Gabonetako azoka egingo dute datorren asteburuan, Jostaldin

Hondarribiko merkatarien postuez gain, haurrentzako jarduerak, Olentzeroren txokoa, ihes gela... izango dira merkatuan.

Portua izenpeko proiektua aztertuko du Mugikortasun Mahaiak.
Merkatariak laguntzeko kanpaina berria abiatu dute.

Merkatariak laguntzeko 'Hondarribia Zu Zara Challenge' kanpaina abiatu dute

Kanpainan parte hartu nahi duten lagunek bideo bat ekoitzi beharko dute, eta lehen bost irabazleen artean, Hondarribiko establezimenduetan gastatzeko 2.000 euro banatuko ditu udalak.

Portua proiektua atzeratuko du udalak.

Mugikortasun Mahaia bildu arte bertan behera geratu da Portua proiektua

Amuitz merkatarien elkarteko ordezkariekin bilera egin ondotik hartu du erabakia gobernu taldeak; gaur arratsalderako deitutako manifestazioa bertan behera utzi dute komertzianteek.

Sonia Herce artxiboko irudi batean.

Sonia Herce Amuitz merkatarien elkarteko idazkaria zendu da

Huescako Pirinioetan hil da 46 urteko merkataria. Pico Infierno igotzen ari zela 200 metroko altueratik amildu zen errenteriarra atzo.

Porturako lehen esku hartzea salatu dute herritarrek eta merkatariek.

'Katxetaka' aldarrikapena, omenaldia, eta trap-a uztartzen dituen abestia

Amuitz markak eta Mkarel Marmokaren lankidetzan sortutako abestia da. "Gure artean ez dauden guraso, aiton-amon, eta anai-arrebei" omenaldi bat egiteko baliatu dute abestia.

Bisitariak San Pedro kalean eta kale azoka bukaeran.

Udalak positiboki baloratu du asteburuko kale azoka

Ostiralean eguraldiak lagundu ez zuen arren, larunbatean eta igandean "mugimendu handia" nabaritu da udalaren arabera.

Gabonetako merkataritza kanpaina abiatu dute udalak eta Amuitzek.

Datorren asteburura atzeratu dute kale azoka

Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta hartu dute atzeratzeko erabakia, eta hilaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute azkenean.

Sonia Herce
SONIA HERCE AMUITZ ELKARTEKO IDAZKARIA

[Elkarrizketa] «Hondarribira gauza berezien bila dator jendea»

Zaldunbordako outlet-a eta Amazon bezalako erraldoiak tokian tokiko merkatarientzako arriskutsuak direla uste du Sonia Hercek, eta lanpostu prekarioak sortzen dituztela salatu du.

2018ko lehiaketan Joski saltokiak irabazi zuen bigarren saria.

2020ko Gabonetako X. Erakusleiho Lehiaketa, abian

Aurtengo txapelketako oinarriak ezagutarazi ditu dagoeneko Hondarribiko Udalak; saltoki irabazleak 450 euroko saria jasoko du.

'Itxeki Hondarribia!' talka planaren diptikoa

Diru-laguntzen berri emateko kanpaina informatiboa abiatu du udalak

'Itxeki Hondarribia!' talka planak aurreikusitako diru-laguntzen berri emateko 5.000 diptiko prestatu ditu udalak.

San Pedro kalea. Konfinamendua. Koronabirusa. Hutsik.

Merkatariei zuzendutako ikastaroa antolatu du udalak astelehenerako

'Prestatu zure denda berriz irekitzeko' izenburupeko webinarra eskainiko du Celestino Martinez marketinean adituak.

Amuitz Eduardo Vidarte

[Bideoa] Amuitzeko olatua, XXL formatuan

Oso gutxitan ikusten dira olatu erraldoiak Hondarribiko Amuitz irlan. Atzo hamar metro artekoak altxatu ziren, surflari ausartenen gozamenerako.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago