Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Katxetaka' aldarrikapena, omenaldia, eta trap-a uztartzen dituen abestia

Amuitz markak eta Mkarel Marmokaren lankidetzan sortutako abestia da. "Gure artean ez dauden guraso, aiton-amon, eta anai-arrebei" omenaldi bat egiteko baliatu dute abestia.

Manex Martinez eta Koldo Emery, Antxoa eta Olagarroa buru gainean dituztelarik.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2022/07/11

‘Katxetaka’ Manex Martinezek (Amuitz markaren sortzaileak) Koldo Emeryrekin lankidetzan (Marmoka musika taldeko abeslaria) sortutako abesti eta bideoklipa da, aldarrikapena, omenaldia, eta trap-a uztartzen dituena. Manex Martinezek azaldu duenez, lankidetza oso garrantzitsua izan da “Koldoren laguntzarik gabe bideo hau ez litzateke posible izango”.

Martinezek dioenez, Hondarribia, hiri guztiak bezala, handitzen doa eta ‘bertakoak izan eta kanpotar’ direlaren [kantuko letra] sentimendua dute. ‘Katxetaka’ abestiak, horren inguruan kontzientzia piztea  du helburu. “Gure sentsazioa da bertakoak [hondarribiarrak] murrizten ari garela eta diskonformitate hori erakusteko asmoz sortu dugu”. Hortaz gain, “gure artean ez dauden guraso, aiton-amon, eta anai-arrebei” omenaldi bat egiteko baliatu dute abestia.

Musikari dagokionez, trap generoko abestia da eta baseak Mikel Santano irundarrak egin ditu. Bideoklipari ere trap kutsua eman nahi izan diote. “Bideoklipa nahiko surrealista da. Traparen mundua oso informala da, janzkera, keinuak, portaera…  eta kutsu hori eman nahi izan diogu”.

Bideoklipean bi elementu nagusi daude: taloa eta marmoka. Taloa Amuitz markaren ikurretako bat da, marmoka, berriz, Marmoka taldearena. “Bizitza errealean taloak marmoka jaten du. Kointzidentzia izan da!” aipatu du hondarribiarrak. Bestalde, Hondarribiko errealitate ezberdinak irudikatu nahi izan dituzte. Itsasoaren ondoko irudiekin arrantzaleak eta portuko jendea irudikatu nahi izan dute, Kanpandorreko irudiekin kaletar jendea eta mendiko irudiekin, baserritarrak. “Pixka bat nahasia da dena. Ondo aztertu beharreko bideoklipa da” ondorioztatu du Martinezek.

Katxetaka-ren berri gehiago eskuratzeko Amuitzen sare sozialetan aurki dezakezue gaurtik aurrera aurrera. Instagramen, @amuitz_hondarribia eta Facebooken, @amuitzhondarribia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.