Udalak positiboki baloratu du asteburuko kale azoka

Ostiralean eguraldiak lagundu ez zuen arren, larunbatean eta igandean "mugimendu handia" nabaritu da udalaren arabera.

Bisitariak San Pedro kalean eta kale azoka bukaeran.

Bisitariak San Pedro kalean eta postuak bukaeran.

Amuitz merkatarien elkartearen eskutik asteburuan egindako kale azoka edo braderie “oso positiboa” izan dela iritzi dio Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak. Ostiralean eguraldiak lagundu ez zuen arren, larunbatean eta igandean “mugimendu handia nabaritu da eta parte hartu duten merkatariek euren baikortasuna helarazi digute lehen inpresio gisa”, gaineratu du.

Hondarrirbiko 25 saltokik parte hartu zuten asteburuko kale azokan, horietako gehienak, Portuan kokatutakoak. Hasiera batean hilaren 12tik 14ra egin behar zuten arren, eguraldiaren aurreikuspenak ondorengo asteburura atzeratzera behartu zituen merkatariak, asteburu luzearekin eta bisitarien etorrerakin bat eginez.

Erlazionatutako edukiaSaltokiak, kalera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.