[Bideoa] Amuitzeko olatua, XXL formatuan

Oso gutxitan ikusten dira olatu erraldoiak Hondarribiko Amuitz irlan. Atzo hamar metro artekoak altxatu ziren, surflari ausartenen gozamenerako.

Amuitz Eduardo Vidarte

Surflari bat asteartean Amuitzeko olatu erraldoiarekin borrokan

Bideoa Youtubeko Surf&Skate erabiltzailearena da, atzo Hondarribian egindakoa. Argazkia Eduardo Vidarte Charolari lapurtu diogu, bere baimenarekin noski. Baldintza jakin batzuk behar dira Amuitzeko olatu erraldoia sortzeko eta bertara surf taularekin hurbildu ahal izateko. Atzo baldintza horiek guztiak elkartu ziren, eta hamar metro arteko olatuak altxatu ziren Higer lurmuturraren parean. Horren zain zeuden XXL olatuetan saiatzen diren surflariak. Uretako motorraren laguntzaz, eta ausardia eta teknika erakustaldia emanez, Amuitzeko harresiaz gozatu ahal izan zuten. Gaurkoa beste kontu bat izango da, gehienei kostako baitzaie ohetik altxatzea. Baina, hitzak soberan daude. Abiatu bideoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.