Ekainaren 15etik aurrera bizilagunek eta baimenduek bakarrik ahalko dute aparkatu. Trafikoa murrizteko eta oinezkoen mugikortasuna lehenesteko erabakia dela dio udalak.
Pandemia dela eta, bigarren urtez jarraian Xantalen eguneko ospakizunak bertan behera utzi ditu Alde Zaharra San Juan auzo elkarteak.
Bart gauean egin dituzte ‘Alde hemendik’, ‘Borroka hasi da’, ‘Gazteek ez dute barkatuko’... zioten pintaketak. Eguerdirako garbitu dituzte.
Bertakoen proposamenak eta kezkak ezagutze aldera plan estrategikoa osatzeko jardueretan parte hartzera deitu dituzte auzokideak.
Urtarrilean hasita parte hartze saioak egingo dituzte herritarrekin, Alde Zaharrerako plana aurkezteko, eta eremuaren errealitatea ezagutarazteko.
'Hil kanpaiak' izenburuko filma grabatuko dute ostiraletik larunbatera; euri artifiziala erabiliko dutela jakinarazi dute eta beraz, kontraleihoak eta pertsianak ixteko eskatu diete bizilagunei.
Erdi Aroko Azoka egingo dute asteburuan Hondarribian. Milaka bisitari erakarriko ditu, baina bertakoak interesa galtzen hasi dira.
Arketa bat konpontzeko etengo dute trafikoa.
Irungo Alde Zaharrak hirigintza metamorfosia izaten ari da azken urteetan. Horren, eta Uranzuko egitasmoaren berri emateko, panelak jarri dituzte kalean.
Santiago Konpostela kalean hobekuntza lanak egin behar dituztela eta, trafiko aldaketak iragarri ditu udalak.
Abotsanitz Auzoka dinamikaren baitan deitutako bigarren bilera izango da ostegunekoa. Kultur Etxean izango da bilkura, 19:00etan.
Irisgarritasuna hobetzea da lanen helburu nagusia. Alde Zaharreko bizilagunen eskariz ekin die udalak galtzada-harriak egokitzeari.
Alde Zaharreko eraberritze planak aurreikusitako parte hartze prozesuaren barruan antolatutako bisita eta tailerra «agenda arazoak» direla-eta bertan behera utzi ditu udalak.
Laurogei lagun ari dira Arma Plaza Fundazioak antolatutako 'Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985' erakusketari lotutako bisita gidatua egiten.
Hirigune historikoa 125 urte argazkitan. 1860-1985 erakusketa abiatu dute gaur. Arma Plazan 83 argazki bildu dituzte, kalean beste 98.
Bazkarirako txartelak Baratze janari dendan eta Klink elkartean eros daitezke, 25 euroan.
Irungo alde zaharrak itxura aldaketa jasango du hurrengo urteetan. Bertako San Martzial kalea berritzen ari dira; hurrengo hilabeteetan Sargia eta Uranzuren txanda izango da.
Hondarribiko Udalak jakinarazi du Javier Ugarte kaleko alde bat falta dela berritzeko. Horren ondoren, Harresilandan azken ukituak emango dituzte.
Javier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleetako hiritartze lanak hasiko dira urriaren erdialdean.