Hondarribiko Alde Zaharreko sarbideetako lanak, azken fasean

Hondarribiko Udalak jakinarazi du Javier Ugarte kaleko alde bat falta dela berritzeko. Horren ondoren, Harresilandan azken ukituak emango dituzte.

aldezaharra.hondarribia

Aurki bukatuko dituzte Alde Zaharrerako sarbideetako lanak.

Azken fasean sartu dira Hondarribiko Alde Zaharreko lanak. Zehazki, Javier Ugarte eta Santiago Compostela kaleak berriritartzeko lanak dira azken txanpan sartu zirenak, Hondarribiko Udalak esan duenez. Obra horien barruan, Javier Ugarte kaleko espaloi bat egokitzeko falta dena. Hortaz, lan horri ekingo diote datozen asteetan, bertako errepideko bide bat moztuz. Behin bertako lanak eginda, Harresilandan falta diren azken zertzeladei ekingo diete. Bestalde, berritze lanak eginda, Santiago Compostela kalea trafikora zabalik dago, beraz, Alde Zaharrera sartzeko eta ateratzeko modua, lanak egin aurretikoa da: Javier Ugartetik sartu, eta Juan Labordatik atera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.