Alde Zaharreko hirugarren bazkaria egingo dute larunbatean

Bazkarirako txartelak Baratze janari dendan eta Klink elkartean eros daitezke, 25 euroan.

Alde Zaharreko herritarrak hirugarrenez elkartuko dira larunbatean, hilak 30, bazkaltzeko. Klink elkartean bazkalduko dute, 14:30ean, baina aurretik auzo osoan zabaldu nahi dute festa giroa. Bazkarirako txartelak Baratze janari dendan eta Klinken bertan eros daitezke, 25 euroan.

Egitaraua

  • 11:00etan. Tortilla patata lehiaketa, jardinean.
  • 12:00etan. Herri jolasak, Denda kalean.
  • 13:00etan. Triki-poteoa Alde Zaharretik barrena.
  • 14:30ean. Bazkarian Klink elkartean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.