
Antonio Piña epaileak behin behineko kartzelara bidali ditu 34 urteko gizona eta 22 urteko emakumea 'terrorismo delitua' egotzita.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.

Josetxo Mendiak hitzaldi bat emango du aztarnategi erromatarri buruz, ostegunean, Kultur Etxean, Blaganen ekimenez. 19:00etan izango da.

Hondartza eremuko eskumenak Eusko Jaurlaritzaren menpe geratuko dira, EAJk Madrilen lortutako hitzarmen bati esker. Abotsanitzek dio EAJk eskumen aldaketa eginda dagoela saldu duela, baina ez dela errealitatea.

Aurreiritzirik gabeko lan merkatua sustatzeko sentsabilizazio kanpainia Mendibilen izango da bihar, hilak 21, 10:00etatik 14:00etara.

Datorren asteazkenean, hilak 28, Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko du La Florida futbol zelaian, 19:00etan hasita.