Real Unionek Portugaletera joateko autobusak antolatu ditu
Datorren asteazkenean, hilak 28, Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko du La Florida futbol zelaian, 19:00etan hasita.
Datorren astean Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko dute 128 taldek; horien artean, Real Union izango da. Zozketan hala argituta, Real Unionek Portugaletera bidaiatu beharko talde bizkaitarraren aurka jokatzeko. Irungo taldearen estreinako partida datorren asteazkenean, hilak 28, izango da La Florida futbol zelaian, 19:00etan hasita. Talde guztiek ilusio berezia dute, eta Real Union aurrera egiten ahaleginduko da Bigarren Federazio Mailako talde bizkaitarraren kontra.
Egun berezia zaleekin batera bizitzeko klubak Portugaletara joateko autobusak antolatu ditu. Autobusarekin batera sarrera barne izango dute, eta Portugaletera joan nahi duen orok RUC Gunean egin beharko du izen ematea honeko egun hauetan: bihar, hilak 21, 16:00etatik 18:00etara; ostiralean, 16:00etatik 19:00etara, eta datorren astelehenean, 16:00etatik 18:00etara.
Partida 19:00etan hasiko da, eta autobusak bi ordu lehenago abiatuko dira Stadium Galetik. Helduen kasuan, 35 euro ordainduko beharko dute; 15 eta 25 urte bitarteko gazteek 25 euro; eta haurrek 20 euro. Lehenengo kanporaketa gainditzen badu, talde irundarrak aukera ugari izango ditu Bigarren Mailako talde baten kontra jokatzeko bigarren kanporaketan. Hala izatekotan, partida Stadium Galen jokatuko dute azaroko lehenengo astean.

