Hondarribiarrek, irundarrek baino 7.199 euro gehiago irabazi zituzten pertsonako 2024an
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 18 urtetik gorako pertsonen errenta pertsonalaren gaineko azalpenak eman ditu, 2024ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta. Pertsona bakoitzak dituen diru sarreren, irabazien, edo errendimendu ekonomikoen baturatik ateratzen den zenbatekoa da errenta pertsonala. Hala, Hondarribia eta Irun artetik errentarik handiena hondarribiarrek dute, 2024an batez beste 32.547 euroko errenta pertsonala izan zuelako 18 urtetik gorako hondarribiar bakoitzak. Irundarren errenta pertsonala, berriz, 25.348 eurokoa izan zen.
Ariketa sinple bat eginda, azaleko ondorio bat atera daiteke: hondarribiar bakoitzak, irundar bakoitzak baino 7.199 euro gehiagoko diru sarrerak izan zituen 2024an.
Gipuzkoako batez besteko errenta maila 29.559koa da, eta Donostiakoa, esaterako, 33.867koa. Gipuzkoako errentarik handiena duen herria Gabiria da, 44.295 eurorekin. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako (EAE) batez bestekoa 28.170koa da; Irun Gipuzkoako eta EAEko batez bestekotik behera dago, beraz.

