Gurutze Gorriak 'Kontratatu gabe' kanpainia martxan jarriko du
Aurreiritzirik gabeko lan merkatua sustatzeko sentsabilizazio kanpainia Mendibilen izango da bihar, hilak 21, 10:00etatik 14:00etara.
Gurutze Gorria kalera aterako da egun hauetan. Bihar, hilak 21, Kontratatu gabe kanpaina martxan jarriko du, eta lehenengo geldialdia Mendibilen egingo du. Lan kontratazio sustatzea du xede herritarrekin zuzeneko sentsibilizazio dinamika honek; hain zuzen, zenbait kolektibok enplegua lortzeko dituzten aurreiritziak eta estereotipoak hausteko. Herritarrak aktiboki inplikatzeko informazio gunea jarriko dute, eta 10:00etatik 14:00etara egongo da.
Lan bat topatzeko prozesuan 45 urtetik gorakoek, gazteek, emakumeek eta atzerritarrek ikusezinak diren oztopoei aurre egin behar izaten diete. Lehen inpresioetan oinarritzen dira enpresa askok. Horregatik, Gurutze Gorriak hainbat kanpaina martxan jarri ditu estereotipo eta aurreiritzi horiek deuseztatu nahian: Iraungitze datarik gabe, Hegaldi ordurik gabe, Zalantzarik gabe eta Jatorri deiturarik gabe. Kanpaina honek hausnarketa sakona eragin du, eta ondorioztatu dute talentua eta gaitasuna izan behar direla hautaketa batean kontuan hartu behar dituzten irizpide bakarrak.
“Gogorarazi nahi dugu beste modu bat dagoela kontratatzeko, non benetan garrantzitsua den pertsona bakoitzak lantalde bati eman diezaiokeen balioa eta potentziala, adina, generoa edo jaioterria alde batera utzita”, azaldu du Teresa Romerok, Gurutze Gorriko Euskadiko Enplegu arduradunak. Aurten gainera, kanpaina kalera ateratzeko 180 enpresaren laguntza izan dute.
Bihar Mendibilera gerturatzen denak aukera izango du aurreiritzien bero mapa batean parte hartzeko. Bertan, hainbat profilen irudietan oinrritutako dinamika izango dute, lan bat topatzeko etiketa sozialen gainean hausnartzeko. Parte hartzen dutenek Ezabatu aurreiritziak leloa duen goma txiki bat jasoko dute.
Ostegunean, hilak 22, Bilbon eta Gasteizen izango dira kanpaina aurkezten: Bilboko Erriberako merkatuan eta Gasteizko Abastos merkatuan, 09:00etatik 13:00etara.

