
2018. urtean itxi zuten gaztelekua, denbora baterako. Azkenean, zortzi urte izan dira, eta eraikin osoa berritu dute.

Herri Jakintza Euskaltegiak 10 eta 16 urte arteko haurrek euskara lantzeko bi txanda antolatuko ditu, uztialean eta abuztuan.

Txirrindularitza proba dela eta, igandean trafikoan murrizketak izango dira 10:40etik 12:15era arte hiriko hainbat lekutan.

Bihar, 17:15ean hasiko dira eta jarduera ugari antolatuko dituzte asteburuan zehar adin guztietarako auzotarrentzat.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

UIK Udako Ikastaroak Fundazioak 10 orduko ikastaroa antolatuko du uztailaren 2an; historia, arkeologia eta ondareari buruz ikasteko.

Kultur Aniztasunaren Eguna hilaren 21ean bada ere, datorren igandean, hilak 24, hainbat jarduera antolatuko dituzte Zabaltza plazan.

Urtero legez, Bankako Menditarrek kantu afaria egingo dute hilaren 30ean, aurtengo sagardo denboraldiari amaiera emateko.