2025/10/10

Eman daiteke izena Beldur Barik lehiaketan

Lehiaketaren 11. edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 9ra arte dago parte hartzeko aukera. 12 eta 20 urte artekoek har dezakete parte.

Aniztasunaren Galaren bosgarren edizioaren lekuko izango da Oiasso

Hilaren 17an (ostirala) izango da hitzordua, eta musika, dantza eta antzerkia ardatz izango dituen ekitaldia egingo dute Oiasso museoan.

Nerabeen sorkuntza eta hiriko saltokiak, eskutik

DendARTEan proiektuaren bidez batxilergoko ikasleek hiriko sei saltokirentzat proiektu batzuk osatu dituzte.

Vila Bira martxa zikloturistaren laugarren ekitaldia, igandean

2283 metroko desnibela izango duen 115 kilometroko martxa burutuko dute hilaren 12an. Haurren lasterketa, berriz, larunbatean izango da.

E30 linea beharrezkoa dela berretsi dute datuek

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Hamar urteko ibilbide Fenomena-la

Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Done Jakue bideko mugarri bat jarriko dute Irunen

"Laster" jarriko dute mugarria hirian. Alabaina, gaurtik igandera bitartean Done Jakue bidearen lagunen elkarteen topaketa egingo dute.

Trafiko mozketak eta Irunbus zerbitzuan aldaketak, bihar gauean

Bebe eta Ayshak kontzertuak emango dituzte bihar, 21:00etan, San Juan plazan; ondorioz, zenbait aldaketa iragarri dituzte trafikoan.

Hondarribiko ondarea islatzen duen marrazki erakusketa, ikusgai

Hondarribia trazuka egitasmoaren baitan egindako lanak dira. Hilaren 11etik 31era bitarte izango dira ikusgai Arma Plaza Fundazioko 2. solairuan.

Eduki babestua
HITZAREN ONGIZATE GEHIGARRIA

Uste baino gertuago daude ongizaterako tresnak

Ongizatearen bidean osasun fisikoa eta mentala lantzeko aukera asko daude Bidasoko zein Oarsoaldeko herrietan. Hemen, HITZAren gehigarrian, hainbat adibide.

Gehiago