Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Done Jakue bideko mugarri bat jarriko dute Irunen

"Laster" jarriko dute mugarria hirian. Alabaina, gaurtik igandera bitartean Done Jakue bidearen lagunen elkarteen topaketa egingo dute.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/10/10

Berriki jakinarazi dutenez, Irunen Done Jakue bideko mugarri ofizial bat instalatuko dute Iparraldeko bidearen hasieran, hori baita hiritik abiatu eta Santiago de Compostelaraino iristen den bidea. Hirian jarriko duten ikurra [ikus beheko irudia] granitozkoa da, tona erdi pisatzen du, eta ‘842km’ jartzen du, hori baita Irun eta Santiago de Compostelako katedralaren arteko distantzia. 

Aipatu dutenez, ikur hori Abenida zubitik gertuen dagoen lorategian jarriko dute, Santiagoko mugaren ondoan, alegia. Era berean, jakinarazi dute piezak aurrealdean bi sinbolo nagusi dituela, gezi horia eta bieira maskorra, hurrenez hurren, bigarren hori bide ofizialerantz orientatuta. 

Ikur hori hirian jartzea Done Jakue bidearen sinboloak munduan nazioarteko programaren parte da, hori “leku berezietan mugarriak jartzeko eta bidearen proiekzio kultural eta turistikoa handitzeko egitasmoa” baita. Gainera, azaldu dute Irunen errekonozimenduak “balio berezia” duela, Iparraldeko bidearen abiapuntua baita. 

Cristina Laborda, Irungo alkatea: “Egitasmo horren bidez, udalak kultur sustapenarekiko eta turismo jasangarriarekiko konpromisoa azpimarratu nahi ditu, baita milaka urteko ondare bat kontserbatu eta ezagutarazteko apustua egin ere. Jende askok ematen du hemen Santiago de Compostelara iristeko lehen pausoa”.

Ildo beretik, alkateak gehitu du bisitariek “bultzada aipagarria” ematen dietela bertako ekonomiari, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak dinamizatzen baitituzte eta “Irun hiri abegitsu eta irekia dela nahiz kultur ondarearekin konprometituta dagoela proiektatzen baitu”.

Done Jakue bidearen lagunen elkarteen topaketa
Asteburu honetan, gainera, Done Jakue bidearen lagunen elkarteen urteroko topaketa egingo dute Irunen, eta jakinarazi dute 120 ordezkari baino gehiago bilduko direla hirian. Topaketari hasiera gaur (hilak 10) emango diote, 18:00etan, Ficoban, eta igandera bitartean zenbait jarduera egingo dituzte, hitzaldiak, tailerrak eta bisitak, kasu.  

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.