2025/7/3

Euskara ikasleentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Guztira 66.000 euroko aurrekontua jarri du Irungo Udalak diru laguntzetarako. Aprobetxamendu akademikoaren arabera, kostuen %100a har dezake diru laguntzak.

E21 linea "gainezka" dagoela salatu du LAB Euskal Sindikatuak

Autobus lineak pairatzen duen arazoari aurre egiteko hainbat eskakizun egin dizkio LABek Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Indarkeria matxista

Nagore Laffage omenduko dute Irunen hilaren 7an

Irungo Emakumeen Etxearen kanpoaldean izango da, 19:00etan. Asun Casasola bertan izango da.

Beherapenei begirako gomendioak eman ditu ACUBIk

Udako beherapenetako erosketak "egoki" egiteko gomendioak dira emandakoak. Kontsumitzaileen Bidasoko elkarteak eskaini ditu.

Jon Urtizberea eta Claudia Behobide San Martzialerako igoeran garaile

Inoizko parte hartzailerik handiena izan da aurtengo San Martzialerako igoera lasterketan. Super Amara BAT antolatzailea "oso pozik" agertu da.

Euskadiko Txapelketa Absolutuan 10 domina eskuratu dituzte BATeko atletek

Goizane Garcia izan da asteburuko atleta nabarmenena. Jaurtiketen modalitatean hiru domina eskuratu ditu. Asteburu honetan 18 eta 23 urte azpiko Espainiako Txapelketak jokatuko dira.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

'Gure Natura Irudietan' erakusketa, bihartik 27ra arte

Hondarribiko Ttopara kultur elkarteak antolatu du Felix Calvoren erakusketa, Udalaren eta Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin. Turismo Bulegoan egongo da ikusgai, 10:00etatik 19:30era.

Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez 28. kanpaina martxan da

Igande honetan (hilak 6an) gaixotasunaren inguruko informazioa zabaltzeko Portua auzoan izango da ADEMGI elkartea.

Gehiago