Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Beherapenei begirako gomendioak eman ditu ACUBIk

Udako beherapenetako erosketak "egoki" egiteko gomendioak dira emandakoak. Kontsumitzaileen Bidasoko elkarteak eskaini ditu.

Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2025/07/03

Udako beherapenen aurrean, ACUBIk hainbat gomendio eman ditu beherapenak “egoki” probestu ahal izateko helburuarekin. Horretarako, gehienezko aurrekontua finkatzea gomendatu dute eta hori lortu ahal izateko behar edo nahi diren produktuak aurretiaz ongi pentsatzea komeni dela azaldu dute.

Gogoratu dute beherapenek prezioan eragin behar dutela eta ez kalitatean. Beherapenetan egongo diren produktu guztiak aurretik salgai egon behar dute dendan bertan eta ezin dira egon narriadurarekin.

Beherapenaren prezioaz gain, aurretik zeukan prezioa agertu behar da etiketan edota zenbateko beherapena izan den ehunekotan adierazi behar da etiketan. Horrez gain, produktua egungoa dela konprobatu behar du erosleak eta ez zaharra. Gutxienez hilabete bat lehenago egon behar izan du salgai.

Esku dirutan beharrean txartelarekin ordainduko dutenek, erosteko muga jartzeko gomendioa eman du ACUBIk. Izan ere, txartelarekin ordaintzean egiten den gastuaren gaineko kontzientzia ez dela hain handia ohartarazi dute. Hainbat establezimenduk txartelarekin ordaintzea bazter dezakete baina hala bada, argi eta garbi erakutsi behar dutela esan du ACUBIk.

Bermearen Legeari erreparatuta, beherapenetako produktuek bi urteko bermea daukate eta bigarren eskukoa baldin badira, urte batekoa. Berme hau idatzita jaso behar du erosleak.

Erosten den produktu bakoitzaren tiketak eta egiaztagiriak gordetzeko gomendioa egin du ere ACUBIk, erreklamazioren bat egitekotan baliagarriak direla azaldu dute. Beherapenetan edota denboraldi arruntean dendaria derrigortuta dago produktua itzultzera produktuak akatsen bat baldin badu edota produktuaren publizitateak itzulketa egin daitekeela adierazten badu. Online erosketetan ez duela zertan hala izan behar adierazi dute eta egoera horietan erosi aurretik itzulketa egiteko aukera dagoen galdetu behar da.

Salgai-hondarrak balioa galdu duten produktuak dira, hondatu direlako edota zaharkituta geratu direlako. Produktu horietan salgai hondarrak direla jarri behar du eta dendarien eskuetan egon behar izana dute beherapenak hasi baino sei hilabete lehenago. Berdina geratzen da likidatu nahi dituzten produktuekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.